Glotodidaktika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glotodidaktika VI. Topaketaren kartela 2018an

Glotodidaktika hizkuntzen irakaskuntzaz arduratzen den didaktika-arloa da. Didaktika berezien arloan, ama hizkuntza zein bigarren eta ondorengo hizkuntzak irakasteko metodoez arduratzen da. Ildo horretatik, hizkuntzalaritza, psikologia, soziologia eta informatika arloetako teoria eta ereduak erabili ditu. Era zabalagoan, ikaslearen hezkuntza integralean parte hartuz, giza gaitasunen garapenerako ekarpenak ere egin ditu.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glottodidactica poloniar aldizkariarekin batera sortu zen glotodidaktika terminoa, 1963 urtean hain zuzen. Renzo Titone pedagogoak ere terminoa zabaldu zuenetako bat izan zen, glotodidaktikaren inguruko liburu anitz idatziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abel, Camacho. (). Helduen Euskalduntzearen II. eta III. Jardunaldiak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380149. PMC 432930041. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.