Glotodidaktika Topaketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Glotodidaktika VI. Topaketaren kartela 2018an

Glotodidaktika Topaketak Udako Euskal Unibertsitateko Glotodidaktka sailak antolatzen dituen biltzarrak dira.

Euskararen biziberritze prozesua toki garrantzitsua du helduen euskalduntze eta alfabetatzeak. Euskaltegiek herritar askori eman diote euskara ikasteko aukera, eta, gainera, lagundu dute herrietan eta kaleetan giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.

Zeregin horretan azaltzen diren erronkak lantzen dira glotodidaktikako jardunaldi hauetan: zelan eman bultzada ahozkotasunari; zelan erabili teknologia berriak euskara ikasteko; zelan igo euskaldunberrien gaitasuna eta erabilera-maila lan-munduan, aisialdian, kirolean…

Bilkura mota hau 1998. urtean antolatu zen lehenengo aldiz, Helduen Euskalduntzearen I. Jardunaldia izenarekin. Harrezkero beste saio hauek antolatu dira:

  • 1998: Helduen euskalduntzearen I. Jardunaldia.
  • 1999: Helduen euskalduntzearen II. Jardunaldia. Autonomia eta ikas-estrategiak[1]
  • 2000: Helduen euskalduntzearen III. Jardunaldia. Hizkuntzari buruzko ikuspegi berriak helduen euskalduntzean: alderdi pragmatikoa.[1]
  • 2001: Helduen euskalduntzearen IV. Jardunaldiak. Metodologia euskara bigarren hizkuntza gisa irakatsi eta ikasteko prozesuetan[2]
  • 2002: Helduen euskalduntzearen V. Jardunaldiak: Helduen euskalduntzearen V. Jardunaldiak. Motibazioa ikas prozesuaren eragile [3][4]
  • 2018: Glotodidaktika VI. Topaketak. Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Abel, Camacho () Helduen Euskalduntzearen II. eta III. Jardunaldiak Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380149 PMC 432930041 . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  2. Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak. Udako Euskal Unibertsitatea 2002 ISBN 8484380246 PMC 52409096 . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  3. Diez, Benito Fiz (2002) Helduen euskalduntzearen V. jardunaldiak. Motibazioa ikas prozesuaren eragile . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  4. «Helduen Euskalduntzearen V. Jardunaldiak» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  5. Ugarte, Josu Perales (2002) Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  6. Arratibel, Nekane «Nekane Arratibel Insausti :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.
  7. Zarraga, Arkaitz (2018) «Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktikako VI. Topaketa,» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertstatea) . Noiz kontsultatua: 2018-10-31.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]