Gnumeric
Gnumeric kalkulu-orriak eskaintzen dituen programa bat da, GNOME software librearen mahaigaineko proiektuetako bat da. Gnumeric 1.0 bertsioa 2001eko abenduaren 31n argitaratu zen. Gnumeric software librea bezala banatzen da GNU GPL lizentziapean; Microsoft Excel bezalako kalkulu-orri jabedunak ordezkatzeko asmoa egon da hasiera-hasieratik, OpenOffice eta LibreOffice bulegoko paketeetako kalkulu-orriekin bezala. Gnumeric Miguel de Icazak sortu eta garatu zuen, baina gero sortzaile nagusia beste proiektu batzuetara joan da. Proiektuaren arduradun nagusia, 2002. urtetik aurrera, Jody Goldberg izan da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gnumeric-ek datuak hainbat fitxategi formatutan inportatu eta esportatzeko gaitasuna du: CSV, Microsoft Excel (.xls, .xlsx
), Microsoft Works-eko kalkulu orriak (.wks
), HTML, LaTeX, Lotus 1-2-3, OpenDocument eta Quattro Pro ; bertako formatua Gnumeric file formatua ( .gnm
edo .gnumeric
) da, gzip- ekin konprimitutako XML fitxategia. Microsoft Excel-en kalkulu-funtzio guztiak biltzen ditu eta Gnumeric-en propio diren beste hainbat funtzio.
Gnumeric-ek beste kalkulu-orri batzuetatik bestelako den grafikoak sortzeko eta editatzeko interfazea du. Grafikoak editatzeko, Gnumeric-ek leihoa bistaratzen du eta grafikoko elementu guztiak zerrendatzen dira. Beste Kalkulu-orriko programa batzuek normalean erabiltzaileak grafikoko elementu jakin batzuk hautatu behar ditu editatu ahal izateko.