Goma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Goma gai likatsu eta gardena da, zuhaixka batzuen enborrei dariena. Nagusiki polisakaridoz osatua, uretan erraz disolbatzen da. Tropikoko zuhaitz batzuen enborretan (Acacia eta Astragalus generokoak) sortzen diren konkorrak hartuta lor daiteke, eta baita kimika baliabideak erabilita ere, almidoizko eta zelulosazko gaien sintesia eginez (goma sintetikoa).

Goma-landare batzuek, Arabiako gomak adibidez, uretan disolbatu eta disoluzio gardenak sortzen dituzte. Beste goma batzuek, goma tragakantak, adibidez, gelatina-itxurako gaia osatzen dute, ura xurgatzeko erraztasuna dutelako. Egonkortzaile eta emultsionatzaile moduan erabiltzen da industrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goma