Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Gonzalo Martinez de Bizkargi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gonzalo Martinez de Bizkargi
Bizitza
Jaiotza Azkoitia, 1460
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Azkoitia, 1528 (67/68 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiza, musikologoa eta musikagilea

Gonzalo Martinez de Bizkargi (Azkoitia, c. 1440 - Ibidem., 1528/29) musikologoa, tratatu-idazlea eta musika konpositorea izan zen. Familia aberatsekoa zen baina horrez gain oso informazio gutxi iritsi da bere heziketaren inguruan.

Burgosko Ikustaldiko elizako kapilaua izan zen. Musikaren teoriari buruzko bi liburu idatzi zituen: Arte de Canto llano y Contrapunto y Canto de Órgano (Zaragoza, 1508) eta Intonationes según uso de los Modernos (Burgos, 1515). Liburu hauetan entzumenaren zentzua goraipatzen du beste gainerako guztien aurretik. Jarrera aurrerakoia zuen, eta adibidez, pentagrama eta mnemoteknika-arauak helburu didaktikoekin erabiltzearen aldeko zen. Horrek arazoak ekarri zizkion garaiko beste adituekin, bereziki Francisco Tovar eta Juan de Espinosarekin.[1]

Ezagutzen zaion sorkuntza lan bakarra Burgosko Katedralean gorderik dagoen lau ahotsetarako Salve Regina da.

Gaur egun Azkoitiko Gastan-Enea jauregian dagoen musika eskolak Bizkargi izena darama haren omenez.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Martínez de Bizcargui, Gonzalo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  2. «musicaeskola» www.kz3.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.