Burgosko katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burgosko katedrala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Burgos Cathedral.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 316
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Burgosko katedrala gotiko estiloko adibide ederra da, hala Iberiar penintsulan nola Europa osoan ere. 1221ean ekin zieten lanei, Frantziako ereduari jarraituz, eta lan nagusiak XVIII. mende arte ez ziren amaitu.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1984ko urriaren 31n. 10 urte geroago berriztatze lanei ekin zieten. Burgosko erdigunean kokatuta dago eta 300.000-400.000 bisitari jasotzen ditu urtero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean Burgos apezpiku-hiritzat izendatu zuen Alfonso VI.a erregeak. Honek sustatu zuen Andra Mariari dedikatutako katedrala eraikitzea, erromaniko estiloa zuena eta Jacako katedrala edo San Martín de Frómistako elizaren estilokoa zena.

Hala ere, bi mende geroago eraikin handiagoa behar zutela jabetu ziren, Erresumako hiriburu sinbolikoa zenez, aurreko tenplua eraitsiz eta 1221ean berriari ekinez. Fernando III.a Gaztelakoa eta Maurizio apezpikua izan ziren sustatzaileak, eta lanen zuzendariaren identitatea ezezaguna da, aditu batzuk Johan de Champagne arkitekto eta eliz-gizon frantziarra zela pentsatzen dutelarik. 1240an zuzendari moduan beste frantziar bat ibili zen, Enrique maisua izenekoa, Reimseko katedralak inspiraturik. Lanek azkar egon zuten aurrera eta 1260an kontsakratu zuten.

XIII. mendeko bigarren erdialdetik XIV.eko hastapenak arte, alboko nabeetako kaperak osatu zituzten eta klaustro berria eraiki zuten. XV.enean Coloniatar familiak fatxada nagusiko dorreen orratzak gehitu zituzten, gurutzaduraren gainean zinborioa eta Kondestableen Kapera. XVI. mendean, kapera batzuen aldaketez gain, Juan de Vallejok zinborio berria altxatu zuen, aurrekoa urakan batek hondatu zuenez. XVIII.enean Santa Teclaren Kapera, Erlikiena eta Sakristia egin zituzten.

XIX. mendeko amaieran azken aldaketak egin zituzten, 1994an hasitako zaharberritze handiari ekin baino mende bat lehenago.

Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aparteko artistek parte hartu zuten lanetan, Colonia familiaren arkitekto eta eskultoreek bezala (Juan, Simón eta Francisco), Juan de Vallejo arkitekoak, Gil de Siloé, Felipe Bigarny, Rodrigo de la Haya, Martín de la Haya, Juan de Ancheta eat Juan Pascual de Mena eskultoreek, Cristóbal de Andino burdin saregileak, Arnao de Flandes beiragileak edo Alonso de Sedano, Mateo Cerezo, Sebastiano del Piombo edo Juan Ricci margolariek, beste askoren artean.

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgosko katedrala fikziozko lan batean baino gehiagotan agertzen da eszenatoki moduan, besteak beste: "El número de Dios" (José Luis Corral), "Los umbrales del templo" (Francisco Javier Tabares), "Inquietud en el Paraíso" (Óscar Esquivias), "La extranjera" (Astrid Nilsen), "El jardín de la Oca" (Toti Martinez de Lezea), "El enigma del Cid" (María José Luis), "La piscina de Bethesda" (Roberto Llorente), "Y pasó en tiempos del Cid" (José Enrique Gil-Delgado), "¿Quién mató al gobernador?" (Joaquín García Andrés) eta "El reino de los hombres sin amor" (Alfonso Mateo-Sagasta) liburuetan.

Agertzen da halaber Benito Pérez Galdós, Victor Hugo, Alexandre Dumas, Gustavo Adolfo Bécquer, Federico García Lorcaren lanetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgosko katedrala Aldatu lotura Wikidatan