Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala |
Ordo Cisterciensis strictioris observantiae |
Mota |
erlijio-ordena eta first order (en) ![]() |
Jarduera | |
Honen parte |
Q12899866 ![]() |
Filialak | |
Historia | |
Sorrera | 1098 (egutegi gregorianoa) |
Sortzailea | |
ocso.org |

Olibako monasterio trapistako barrualdea.
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena (latinez: Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae, OCSO) Erromatar Eliza Katolikoaren kontenplaziozko ordena monastikoa da, zistertar familiakoa, San Benediktoren erregelari jarraitzen dioten fraideen eta mojen monasterioez osaturik dagoena.[1] 1664an sortu zen, Normandiako La Trappeko Andre Maria abadian, zistertar ordenaren barne-erreforma baten bitartez. Hori dela-eta, zistertar erreformatuak, trapakoak eta trapistak izenak ematen zaizkie.[2]
2018 hasieran, 1.796 monje[3] eta 1.592 moja[4] ziren, mundu osoko 168 monasterio eta komentutan banatuak. Euskal Herriari dagokionez, Allotzen eta Tulebrasen daude mojen monasterioak, eta Oliban eta Ziortzan fraideenak.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ordre Cistercien de la Stricte Observance. ocso.org Noiz kontsultatua: 2019-1-30.
- ↑ Zistertar. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, www1.euskadi.net Noiz kontsultatua: 2019-1-30.
- ↑ Statistiques Moines - Monks - Monjes (01/01/2018). ocso.org Noiz kontsultatua: 2019-1-30.
- ↑ Statistiques Moniales - Nuns - Monjas (01/01/2018). ocso.org Noiz kontsultatua: 2019-1-30.
- ↑ Monasteries. Alphabetical List. ocso.org Noiz kontsultatua: 2019-1-30.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |