Gordie Howe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gordie Howe
Gordie Howe (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaFloral (en) Itzuli1928ko martxoaren 31
Herrialdea Kanada
HeriotzaSylvania (Ohio)2016ko ekainaren 10a (88 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Colleen Howe (en) Itzuli  (1953ko apirilaren 15a -  2009ko martxoaren 6a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakizotz-hockeyko jokalaria
Posizio edo espezialitateawinger (en) Itzuli
Pisua93 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

mrandmrshockey.com
IMDB: nm1172312 Find a Grave: 164216364 Edit the value on Wikidata

Gordon "Gordie" Howe (Floral, Kanada, 1928ko martxoaren 31 - Toledo, Estatu Batuak, 2016ko ekainaren 10a) Kanadako izotz hockey jokalari profesionala izan zen. 1946tik 1980ra Hockey Liga Nazionaleko (NHL) 26 edizio eta Munduko Hockey Elkartearen (WHA) beste sei edizio jokatu zituen, bereziki gogoan ditugu Detroit Red Wings taldearekin egindako 25 denboraldiak. [1] Garai guztietako hockey jokalari onenetakotzat hartzen da, horregatik ezizena jarri diote "Mr. Hockey". [1] [2] [3]

Howe Detroiten debutatu zuen 1946an eta hegaleko eskuinean nabarmendu zen. [1] Profesional mailan, lau Stanley Kopa irabazi ditu (1950, 1952, 1954 eta 1955), sei Hart Trofeo jokalari onenarentzat eta beste sei Art Ross Trofeo puntu gehienez (golak eta asistentziak). [1] [3] NHLko goleatzailerik onena ere izan da 5 denboraldiz.

1971n, 43 urte zituela, kirola utzi zuen Red Wings taldean zuzendaritza kargu bat hartzeko. Hala ere, hurrengo urtean Houston Eros-en elastikoa jantzita itzuli zen hockey profesionalera, sortu berri zen liga batean (WHA), non Mark eta Marty semeekin aldagela partekatuko zuen. [4] Adinak eta eskumuturreko lesio batek ez zion eragotzi 100 puntu gainditzea 1974 eta 1976an. Urtebete beranduago New England Whalers taldearekin sinatu zuen, 1979-80 denboraldiaren amaieran behin betiko erretiratuko zen taldean, 52 urte zituela. [3]

Howe bere jokatzeko estiloagatik, bere indar fisikoagatik, golen eraginkortasunagatik eta bere ibilbidearen iraupenagatik gogoratzen da. Gaur egun, NHLn jokatutako partiden errekorra du (1.767). Hamarkadetan ere puntuazio altuena (1850) lortu zuen jokalaria izan zen, nahiz eta marka hori Wayne Gretzky-k gainditu zuen 1992an. [1]

2008an, NHLk ohorezko sari bat eman zion. [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Goldstein, Richard. (10 de junio de 2016). Gordie Howe, ‘Mr. Hockey’ for the Red Wings, Dies at 88. .
  2. Players: Gordie Howe Biography. Hockey Hall of Fame.
  3. a b c «Fallece Gordie Howe, leyenda de la NHL» ESPNdeportes.com 10 de junio de 2016.
  4. «Gordie Howe signed with Houston Aeros 42 years ago» Houston Chronicle 30 de septiembre de 2015.
  5. «Gordie Howe, 'Mr. Hockey,' dies at 88» NHL.com 10 de junio de 2016.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]