Gorgofone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gorgofone
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Pertseo
Ama Andromeda
Ezkontidea(k) Perieres eta Oebalus Itzuli
Seme-alabak Tindaro, Leucippus Itzuli, Aphareus Itzuli, Hippocoon Itzuli, Icarius of Sparta Itzuli, Arene Itzuli eta Deidamia Itzuli

Gorgofone (grezieraz Γοργοφόνη, "Gorgonaren heriotza"), greziar mitologiako pertsonaia bat da.

Perseoren alaba zen. Perieresekin ezkondu zen, Meseniako errege zen Eoloren semea, norekin Afareo eta Leuzipo izan zituen seme bezala. Alargun geratu zen, eta ezkondu zen lehen alarguna izan zen. Bere bigarren senarra, Ebalo izan zen, Espartako erregea. Honekin, Tindaro eta Ikario izan zituen. Bere hilobia Argosen zegoen, bere aita Perseok Medusaren gorpua lurperatu zuen tokitik gertu.

Apolodorok igorritako beste tradizio batek, Ebalo Perieresekin identifikatzen du, azken hau, lehen aipaturiko Gorgofoneren lau semeen aita delarik.

Interpretazio historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia honen garrantzia, bere bigarren ezkontzatik dator. Grezia inbaditu zuten lehen heleniarrek, akaiarrek, eurekin, emakume alargunak ezkontzeko debekua ekarri zuten, euren senarrak hil ondoren, sutan erretzera heltzeraino, Evadne eta Polixenaren mitoetan ikus daitekeen bezala. Ohitura hau, pixkanaka, baztertu egin zen, Gorgofone, ohitura aldaketa honen irudikapena delarik.