Polixena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Polixena
Polyxena Neoptolemus.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Priamo
Ama Hekuba
Anai-arrebak Paris, Kasandra, Hektor, Polydorus, Laodice eta Helenus

Polixena, greziar mitologian (antzinako grezieraz Πολυξένη Poluxénê), printzesa eder bat zen, Hekuba eta Priamoren, Troiako errege-erreginen alaba.

Polixena, ez da, benetan, Homeroren jatorrizko Iliadan sekula agertzen, baizik eta ondorengo egileek gehitu zutela istoriora.

Orakulu batek, Troilok hogei urte betetzen bazituen, Troia ez zela garaitua izango iragarri zuen. Bere arreba Polixena eta bera, segada batean erori ziren, eta Akilesek Troilo hil zuen, beranduago, Polixenaz maiteminduz. Istorio batzuen arabera, Akiles, su eten batean, Polixena bisitatzen ari zenean hil zen, beste istorio batzuek, Polixenak, Akilesen heriotzaren aurrean, bere buruaz beste egin zuela dioten arren.

Akilesen eidolon edo mamua, gerratik bizirik irten zirenei agertu zitzaien, Polixena, troiar printzesa, edonork handik alde egin aurretik sakrifikatua izatea eskatuz. Bere seme Neoptolemok hala egin zuen, Akilesen hilobiaren gainean hilez. Bere sakrifizioaren istorioa, Hekuba lanean irudikatzen da eta Emakume troiarrak lanean aipatzen da, biak Euripidesenak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polixena Aldatu lotura Wikidatan