Gorputz zetoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gorputz zetonikoak gibelean sortzen diren molekula hidrosolugarriak dira, lau karbono atomo dituztenak. Egitura kimikoari dagokionez, zetonak edo zeto azidoak dira, eta azetil-CoA da beren sorreran parte hartzen duen aitzindaria.

Azido azetil azetikoa (azetoazetatoa), azido beta hidroxibutirikoa eta azetona dira gorputz zetoniko nagusiak [1].

Katabolizatzen direnean (Krebs zikloaren bidez) energia kimikoa (ATP) sortzen dute.

Esan liteke gorputz zetonikoak gantz-azidoen degradazioaren emaitza direla, prozesu horretan (beta oxidazioan) azetil-CoA -gorputz zetonikoen aitzindaria- sortzen delako. Diabetean gantz-azidoen degradazioa areagotzen da, zelulak energia lortzeko lipidoak katabolizatu behar dituelako (ezin baitu glukosa erabili, diabetean zelulak glukosa eskura ez duelako). Ondorioz, diabetean azetil-CoA asko sortzen da, eta gorputz zetonikoak ere gehiegizko kontzentrazioan agertzen dira odolean (zetosi izeneko asaldura arriskutsua agertuz).

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz zetonikoen sintesia

Gibelean sortzen den gorputz zetoniko bat, azido azetil azetikoa, azetil-CoAren bi molekula elkartzerakoan agertzen da:

Azetil-CoA + Azetil-CoA ---- Azetoazetil-CoA + CoA [2]

Sortutako azetoazetil-CoAk A koentzimaren galera du ondoren, desazetilazio deritzonaren bidez, azetoazetato aske emanik.


Gorputz zetonikoak antzemateko odol edo gernu-analisia egiten da (kontzentrazio normala odolean: 1mg/100ml) [3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ganong, W.F.: Manual de Fisiología Médica, Ed. El Mundo Moderno (1980), 263-264 orr.
  2. Lehninger, A.: Bioquímica, Ed. Omega (1978), 566-567 orr.
  3. Cetoacidosis diabética (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]