Azetil-CoA

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azetil-CoAren egitura kimikoa. Azetilo taldea irudiaren ezker muturrean agertzen da, Ko-Ari lotua sufrearen (S) bitartez


Azetil-CoA metabolismoan funtsezko zeregina betetzen duen molekula bitartekaria da, azetilo taldea duena A koentzimari lotua.

Azetil-CoA bide katabolikoetan zein anabolikoetan agertzen da.

Bide katabolikoetan:

Azido pirubiko + KoA + NAD+ → Azetil-CoA + CO2 + NADH


Bide anabolikoetan ere funtsezko molekula da Azetil-CoA, ondoko prozesu hauetan parte hartuz:

  • gantz azidoen anabolismoan
  • aminoazidoen anabolismoan