Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Keinu hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gero eta ohikoagoa da keinu hizkuntzaren itzultzaileak nonahi ikustea.
Preservation of the Sign Language (1913)

Keinu hizkuntza hizkuntza bat da, esanahia transmititzeko, akustikoki transmititutako soinu ereduak erabili beharrean, esku mugimenduen komunikazioa eta gorputz hizkuntza darabiltzana. Keinu hizkuntza zabalduena gor-mutuen hizkuntza da, baina badira ez gor eta ez mutu diren gizakiek erabilitakoak ere, adibidez Australiako aborigenen keinu hizkuntzak, komunitate horien sinesmenen arabera hitz egitea tabu den egoeretan (dolualdiak, iniziazio errituak...) erabiliak.

Keinu hizkuntzek ikusizko keinuak darabiltzate, hau da, bistaren bidez jasotzen dira, eta horrek ahozko hizkuntzetatik bereizten ditu. Hala eta guztiz ere, keinu hizkuntzek berezko gramatika eta hiztegia dute, edozein hizkuntzak bezalaxe, hau da, alde honetatik ahozko hizkuntza naturalek bezalaxekoak dira. Nahiz eta keinu asko mundu osoan zabalduta egon, keinu hizkuntzak tokian tokikoak dira, zeren eta toki bakoitzean hizkuntzak bere keinu kode propioa baitu. Hizkuntza bakoitzaren barnean, halaber, dialektoak izaten dira. Keinu hizkuntza gorren berezko hizkuntza edo hizkuntza naturala da, hau da, berez sortzen duteː izan ere, jaiotzez gorra den haur batek lehen hizkuntzatzat izango du keinu hizkuntza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu klasikoetan badaude hizkuntza hauen erabileraren aztarnak, esaterako Biblian. Gorrek historian zehar keinu-hizkuntzak erabili izan dituzte. Keinu hizkuntza aipatzen den lehenengo testu idatzietako bat k. a. V. mendekoa da, Platonen Cratylus. Bertan, Sokratesek honakoa dio: "Ahotsa edo mihia ez bagenu, eta gauzak batak besteari adierazi nahi bagenizkio, ez al ginateke gure esku, buru eta gainontzeko gorputzarekin keinuak egiten saiatuko, gaur egungo jende mutuek egiten duten gisan?"[1]

XIX. mendera arte, keinu hizkuntza zaharren inguruko ezagutza esku alfabetoetara mugatzen da (behatzekin letrak esateko sistemak). Hauek hitzak hitz egindako hizkuntza batetik keinu hizkuntza batera moldatzeko asmatu ziren. Beraz, ez dago hizkuntzari buruzko erregistro edo dokumentaziorik. Pedro Ponce de León (1520-1584) aipatzen da lehen esku alfabetoa garatu zuen pertsona gisa.[2]

1620. urtean, Juan Pablo Bonetek “Reducción de las letras y arte para enseñar a hablar a los mudos” (Hizkien murriztea eta mutuei hitz egiten erakusteko artea) argitaratu zuen Madrilen.[3] Keinu hizkuntzaren fonetikari buruz hitz egiten duen lehenengo tratatu modernotzat hartzen da, pertsona gorrentzako ahozko hezkuntzaren metodo bat eta esku alfabeto bat ezarriz.

Britainia Handian, esku alfabetoak hainbat helburuetarako erabiltzen ziren, esaterako, komunikazio sekreturako[4], publikoki hitz egiteko, edo gorrak komunikatzeko[5]. 1648. urtean, John Bulwerrek "Babington maisua" deskribatu zuen, eskuzko alfabetoaren erabileran bikaina zen gorra, "bere hatzen artikulazioetan oinarrituta", zeinak bere emaztearekin erraztasunez hitz egin zezakeen, baita ilunpetan ere ukimenaren bidez keinuen bidez[6].

1680. urtean, George Dalgarnok Didascalocophus edo The deaf and dumb mans tutor (Pertsona gor eta mutuen tutorea)[7] argitaratu zuen. Bertan, gorrentzako hezkuntza-metodo propioa aurkeztu zuen, alfabeto “artologiko” bat barne: hizkiak ezkerreko eskuko behatzen artikulazio eta ahurrak seinalatuz eratzen ziren. Sistema artologikoak entzuten zuen jendeak erabiliak izan ziren denbora batez; [12] batzuen ustez lehenengo Ogameko eskuzko alfabetoetatik[8][9]. Alfabeto honen bokalak gaur egungo Bretainiako keinu hizkuntzan eta Australia eta Zeelanda Berriko keinu hizkuntzako alfabetoetan erabiltzen jarraitzen dira.

Bi eskuetan oinarritutako alfabeto modernoaren kontsonanteen lehen irudi inprimatuak 1698an agertu ziren, Digiti Lingua (Behatzen hizkuntzarako latina) panfletoan. Panfleto honen idazlea anonimoa den arren, hitz egiteko gaitasunik ez zuela uste da[10]. Gorrez gain, eskuzko alfabeto hau mutuek erabili zezaketela proposatu zuen, baita isiltasunerako, sekreturako edota aisialdirako. Bere hizkietako bederatzi aurreko alfabetoetatik eratorriak dira, eta bi eskuzko alfabeto modernoetako 17 hizki aurkitu daitezke bertan. Orotara, 26 esku formako bi multzo aurkitu daitezke panfleto honetan.

Charles de La Finek liburu bat argitaratu zuen 1692an, bertan sistema alfabetiko bat azaltzen zelarik. Sistema honetan, gorputz atalak seinalatzen ziren eta honek seinalatutako atalaren lehen hizkia suposatzen zuen (adibidez, kopeta = K) eta bokalak hatzen puntetan kokatzen ziren, beste sistema britainiarretan bezala[11]. Ingeleserako eta latinerako deskribatu zituen kode horiek.

1720. urte ingururako, eskuzko alfabeto britainiarrak gaur egungo forma zuen jada gutxi gora behera[12]. Alfabeto honen ondorengoak Britainiako kolonia ohietako gorren komunitateek (edo gutxienez bertako ikasgeletan) erabili izan dira: Indian, Australian, Zeelanda Berrian, Ugandan eta Hegoafrikan, baita lehen Jugoslavia osatzen zuten errepublika eta probintzietan, Karibeko Kaiman uharteetan, Indonesian, Norvegian, Alemanian eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Charles-Michel de l'Épée frantsesak bere esku alfabetoa argitaratu zuen XVIII. mendean, Frantzian eta Ipar Amerikan aldaketa nabarmenik gabe mantendu dena gaur egunera arte. 1755ean, Abbé de l'Épéek haur gorrentzako lehenengo eskola sortu zuen Parisen; Laurent Clerc izan zen, zalantzarik gabe, bere graduatu ospetsuena. Clerc Thomas Hopkins Gallaudetekin Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Gorrentzako Eskola Amerikarra sortzeko Hartforden, Connecticuten, 1817an[13]. Gallaudeten semeak, Edward Miner Gallaudetek, 1857an gorrentzako eskola bat sortu zuen Washingtonen, DC. 1864An, eskola hau Gor-Mutuen Unibertsitate Nazionala bihurtu zen. Gaur egun Gallaudet Unibertsitatea izena du, eta arte liberalak gorrei erakusten dien munduko unibertsitate bakarra da oraindik ere.

Keinu hizkuntzek, oro har, ez dute sortzen diren lurraldeetako hitz egindako hizkuntzekin inongo erlazio linguistikorik. Keinu eta ahozko hizkuntzen arteko korrelazioa konplexua da eta herrialdearekin du lotura gehiago hitz egindako hizkuntzarekin baino. Esate baterako, AEB, Kanada, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berrian ingelesa da hizkuntza nagusia, baina Ameriketako Keinu Hizkuntza (ingelesez, ASL), AEBetan eta ingelesez hitz egiten den Kanadan erabiltzen dena, frantsesezko keinu hizkuntzatik dator, eta beste hiru herrialdeetan Britainiako, Australiako eta Zeelanda Berriko zeinu hizkuntzen dialektoak erabiltzen dituzte. [19] Era berean, Espainiako eta Mexikoko keinu-hizkuntzak oso desberdinak dira, nahiz eta bi nazio hauetako nazio hizkuntza gaztelania den, [20] eta Bolivian erabiltzen den keinu hizkuntza ASLn oinarritzen da, gaztelania hitz egiten den beste edozein herrialdeetako keinu hizkuntza baten ordez. [21] “Nazio” keinu hizkuntza bakoitzaren barnean sortzen diren aldaketek ere ez dute korrelazio zuzenik herrialdean hitz egiten den hizkuntzaren bariazio dialektalekin. Honen ordez, normalean gorrentzako eskolak dauden zonalde geografikoen araberakoak dira. [22] [23]

Nazioarteko Keinuak, lehen Gestuno bezala ezagutzen zena, nazioarteko gorren gertakarietan erabiltzen da batez ere, esate baterako Gorren Olinpiadetan eta Munduko Gorren Federazioaren bileretan. Azken ikerketek aldarrikatzen dutenez, nazioarteko keinu hizkuntza hau pidgin mota bat dela esaten da, baina baita ere pidgin tipikoa baino konplexuagoa dela eta, areago, keinu-hizkuntza oso baten antz gehiago duela. [24] Nahiz eta termino erabiliena Nazioarteko Keinua den, batzuetan Gestuno, [25] edo Nazioarteko Keinu Pidgina [26] eta Nazioarteko zeinu izena ere hartzen du. [27] Nazioarteko Keinua Gorren Munduko Federazioak eta nazioarteko beste erakunde batzuek erabiltzen duten terminoa da.

Bi jarrera gorren hezkuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoritxarrez, prozesu hori nolabait gelditu egin zen. Pertsona gorren hezkuntzan bi jarrera izan ziren eta dira oraindik nagusi. Batzuek pertsona gorren komunitatearen berezko izaera eta, horren barruan, zein hizkuntza, beste batzuek ahozko hizkuntzaren aldeko jarrera irmoa erakusten zuten. Bigarren hauen ikuspuntutik keinu hizkuntzak gorra animalien parean jartzen zuen -keinuak baitziren, besterik ez- eta, gainera, pertsona hauek betirako baztertzen zituen. Horren aurrean, ahozko hizkuntzaren aldekoek zera defenditzen zuten: pertsona gorrak ahozko hizkuntza ikasi behar zuen, ahal zen kasuetan hitz egiten irakatsi (gor gehienak berez ez dira mutuak) desmutizazioaren bidez eta besteen ezpainetan irakurtzen ikasi (ezpainetako irakurketa). Prozesu horretan keinu hizkuntza oztopo bat zen eta, ondorioz, ikastetxe gehienetan debekatu egin zen, bereziki Milango Batzarra (1880) egin eta gero. Hortik aurrera, urte luzeetan, gorrek keinu hizkuntza ezkutuan erabili behar zuten eta Euskal Herrian gauza bera gertatu zen. Egoera hori 70ko hamarkadan hasi zen aldatzen; urte horietatik aurrera gorren komunitatea hasi zen aldatzen eta haien eskubideak erreibindikatzen egungo egoera lortu arte, hau da, keinu hizkuntza ofiziala da, hizkuntza normalizatua eta pertsona gorren komunitatearen berezko hizkuntza. Prozesu hori Hamburgo Batzarraren ondoren indartu zen (1980). Bestetik, hezkuntzan, gorrak jaiotzez edo txikitatik baldin badira gorrak hasieran keinu hizkuntza indartzen zaie, ondoren inguruko ahozko hizkuntza irakasteko. Modu batez, bi jarreren arteko oreka bilatu da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku-keinuen hizkuntzan hitzak eskuekin, ezpainekin, aurpegiko muskuluekin, mingainaren ekintzekin, burua eta besoen mugimenduekin... sortzen dira. Beraz, ez da eskuen bitartez sortzen den hizkuntza bakarrik, askoz konplexuagoa baizik. Hauen guztien artean garrantzi berezia dute ezpainetako patroiak. Urte askotan hau guztia mimikarekin nahastu egin da baina ez du zerikusirik: mimika izango balitz benetan edozeinek ulertuko luke gorren hizkuntza eta ez da horrela. Hasiera batean, agian, gorrak mimikaren bidez eta keinuen bidez komunikatuko ziren baina laster hauek benetako keinuak bihurtuko ziren. Gorren keinuak ahozko hitzen paraleloak dira zentzu horretan: sinbolikoak (adierazle batek errealitate bat adierazten du) eta arbitrarioak (gorren komunitateak objektu bati adostutako izena jarri diote), eta, ondorioz, ikasi egin behar dira. Beste aldetik, aldiberekotasuna ezaugarri garrantzitsua da hizkuntza hauetan: guk linealki adierazten ditugun kontzeptuak gor batek aldi berean azal ditzake, berezko trinkotasunaren bitartez.

Esku alfabetoaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keinu hizkuntzaren osagarri moduan, bestetik, alfabeto daktilologikoa edo esku alfabeto dago. Sistema hau, berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da: eskuen posizioen bitartez alfabetoko letra guztiak azaltzen dira. Logikoa denez, alfabeto hau hizkuntza bakoitzean moldatu behar da; euskara bere sistema propio dauka nahiz eta oso erabilia ez izan.

Ikusi baita ere:

Martí.jpg

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako keinu hizkuntzak erabiltzen dituzte bertako gor-mutuek. Gurean ez dago, beraz, keinu hizkuntza desberdin bat nahiz eta elementu dialektal asko izan. Hizkuntza txikien beste lurraldetan, aldiz, keinu hizkuntza propioa aurki daiteke, esaterako Herrialde Katalanetan non historikoki Katalunian eta Valentzian barietate desberdinak garatu diren. Gurean antzekoa ez izatearen arrazoia datu historiko batean oinarritzen da: hemen oso berandu arte ez dugu gorrei laguntzeko instituzio propioak izan. Dena dela, ez dugu ahozko hizkuntzak eta keinuenak nahastu behar; esaterako, katalanaren eta Kataluniako keinu hizkuntzaren artean ez dago loturarik: antza bat bilatzekotan, beste keinu hizkuntzekin bilatu beharko genuke.

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarte mailan, Gestuno edo International Sign Language (ISL) hizkuntza eraikia prestatzen ari da, munduko pertsona gor guztientzat komuneko kodea izan beharko lukeena.

Ghana estatuko ekialdean, Akan herrian, Adamorobe keinu hizkuntza[14] ospetsu bihurtu da hizkuntzalaritzaren munduan. Izan ere inguru horretan gor kopuru handia eta keinu hizkuntza berezia sortu da. Gorrek ez ezik entzule askok ere dakiten hizkuntza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Open your eyes : deaf studies talking University of Minnesota Press 2008 ISBN 9780816646180 PMC 370810753 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  2. E., Nielsen, Kim (2012) A disability history of the United States Beacon Press ISBN 9780807022023 PMC 773021834 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  3. «Reduction de las letras y arte para enseñar a ablar los mudos - Fondos Digitalizados de la Universidad de Sevilla» web.archive.org 2011-07-18 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  4. Wilkins, John (1694) Mercury, or, The secret and swift messenger : Shewing, how a man may with privacy and speed communicate his thoughts to a friend at any distance London, Printed for Richard Baldwin . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  5. (Ingelesez) «Chirologia, or The Natural Language of the Hand (1644)» The Public Domain Review 2016-11-23 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  6. (Ingelesez) «Philocopus; or, The Deaf and Dumb Man’s Friend | work by Bulwer» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  7. Dalgarno, George (1680) Didascalocophus : or the deaf and dumb mans tutor, to which is added a discourse of the nature and number of double consonants: both which tracts being the first (for what the author knows) that have been published upon either of the subjects Oxford : Printed at the Theater . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  8. «Session 9» www.bris.ac.uk . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  9. (Ingelesez) Montgomery, George (2002-04-01) «The Ancient Origins of Sign Handshapes» Sign Language Studies (3): 322–334 doi:10.1353/sls.2002.0010 ISSN 1533-6263 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  10. Moser, H. M.; O'neill, J. J.; Oyer, H. J.; Wolfe, S. M.; Abernathy, E. A.; Schowe, B. M. (1960-5) «Historical aspects of manual communication» The Journal of Speech and Hearing Disorders (25): 145–151 ISSN 0022-4677 PMID 14424535 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  11. (Ingelesez) La Fin, Charles de (1692) Sermo mirabilis, or, The silent language: whereby one may learn ... how to impart his mind to his friend, in any language ... being a wonderful art kept secret for several ages in Padua, and now published only to the wise and prudent ... Printed for Tho. Salusbury ... and sold by Randal Taylor ... . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  12. Bond, William (2007 January) The history of the life and adventures of Mr. Duncan Campbell: a gentleman, who, tho' deaf and dumb, writes down any stranger's name at first sight; with their future contingencies of fortune. ... . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  13. «Laurent Clerc: Apostle to the Deaf People of the New World» www3.gallaudet.edu . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  14. ISO 639-3 kodea: ads