Gotzone Sestorain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gotzone Sestorain

Bizitza
JaiotzaLeitza1965eko irailaren 26a (58 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrintzia, nekazaria, poeta eta idazlea
KidetzaElkarri
etxalde

Literaturaren Zubitegia: 963

Gotzone Sestorain Zabaleta (Leitza, Nafarroa Garaia, 1965eko irailaren 26a) irrintzilaria, poeta, feminista eta nekazaria da.

Etxalde baserritar mugimenduko kidea eta elikadura eta nekazaritza eredu iraunkor justu eta burujabe baten aldeko emakume nekazaria.[1] Lurraldea ekologismo koordinadorako partaidea. Ekarrin bakegile

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume aktiboa da Gotzone Sestorain, hainbat arlotan arrastoa uzten duenetarikoa, nekazaritzaren etorkizunak kezkatzen du eta bide berriak urratzeari ez dio inoiz uzten. Poesiarako ere hartu du tartea bere ibilbidean eta argitaratua du liburu bat. Irrintzilari zaletasunetik trikitilariekin diskoak grabatzeraino heldu da. Feminista ere bada, gizon eta emakumeen arteko arraila murrizten saiatzen den horietakoa.

Nekazari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitza eta Ezkurra artean, Basakabi aldean dagoen Gorritz baserrian jaio zen Gotzone eta bertako martxa darama nebarekin batera. Eraikuntza enpresa batean lan egiten zuen zenbait urtez eta 2013an baserrian hasi zen. Ordura arte nebak eta amak eraman zuten. Ama osasun arazoengatik erretiratu, eta, Gotzone lanik gabe zegoenez, nebarekin ardura hartzea proposatu zioten.[2]

Burujabetza lantzeko plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leitzan zortzi baserri dira honetatik bizi direnak eta beste dozena bat daude osagarri bezala dutenak nekazaritza.

«Duela 35 urte 40 bat baserri zeuden herrian: behi esnea egiten zuten, txekorrak zituzten, txerriak… Familia bat duintasunez bizitzeko ematen zuen. Orain, esnetarako behiak Leitzaldetik desagertu egin dira. Haragitarako behiak eta txekorrak badaude. Ardi esneak ere eusten dio. Gaztandegia Sestoraindarrena bakarra da Leitzan eta badira beste sei inguruko gaztandegiei saltzen dietenak. Beste seik etxerako egiten dute. Baina lehen baserri guztietan egiten zen».

Gotzone Sestorain kontsumo taldeko kidea eta baserritarra
Gotzone Sestarain, baserritarra

Gizarte segurantzan alta emanda dauden 24 bat baserritarretatik 16 emakumeak dira Leitzan. Ez da ohikoa.[2] Gotzonek dioenez:

«Hemen eutsi egiten zaio baserriari, baina ekoizle gehienok 40 urtetik gorakoak gara».

Leitzan 2017an egin zuten baserrien diagnostikoa. Horren arabera, kolokan dago geroa.

Gotzone Sestorain eta Markel Azkargorta

Udalak egin zuen azterketa, baserritarren eta kontsumo taldeen laguntzaz. Bertako ekoizpena, salmenta eta kontsumoa zein egoeratan zegoen behatu zuten, bertako elikagaiek zein leku zuten denda eta tabernetan, eta kontsumitzaileen ohiturak eta kezkak zeintzuk ziren. Elikadura burujabetza lantzeko plan bat egitea zen asmoa, hurrengo bi urteetarako.[2]

2019an Markel Azkargorta udal ordezkariak eta Gotzone Sestorain ekoizleak Leitza Kontsumituz proiektua aurkeztu zuten Elikadura politikak toki administrazioan ikastaroan. Herrian kontsumo arduratsuaren kontzientzia sortu eta lantzeko garatu zuten prozesua izan zuten hizpide.[3]

Gotzone Sestorainek Nafarroako Parlamentuan elikadura-subiranotasunari buruz agerraldia ere egin zuen.[4]

Gotzone Sestorain Leitzako nekazaria eta Etxalde baserritar mugimenduko kidea

2021ean Elikadura sistema eta nekazaritza ekoizpen iraunkorra begiz jota, eta horri heldu nahi izan zion hurrengo hamarkadan Etxalde nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak. Bide horretan, udalaren laguntzarekin, hitzaldiz, mahai-inguruz eta eztabaidaz hornitutako jardunaldia antolatu zuen Etxaldek Leitzan.

Poeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia liburua argitaratu zuen Irene Bordaren marrazkiekin

Irrintzilari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat abeslari eta musikariren diskoetan eta ekitaldietan jardun du irrintzilari:

Feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gotzone feminismoarekin, elikadura-subiranotasunaren bidez lehenik, eta, ondoren, eko-feminismoaren bidez jarri zen harremanetan. Defendatzen du beharrezkoa dela eredu aldaketa nekazaritzaren munduan, haren biziraupenerako eta gizonen eta emakumeen arteko arrailak ezabatzeko, irudi maskulinizatua ematen duen mundu batean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lurra herriari deika» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  2. a b c SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-11-04). ««Nekazaritza txikira egokitu behar dira baldintzak»» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  3. «Gotzone Sestorainek eta Markel Azkargortak Leitza Kontsumituz proiektua aurkeztu dute - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  4. a b Saiz, Rodrigo. (2020-03-07). «"La brecha salarial y de cuidados entre hombres y mujeres se agranda todavía más en el mundo rural"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  5. «Gotzone Sestorain - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  6. Jo Eta Hautsi. (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  7. «Juergasmoan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  8. «Lekeitioak | Canción con todos» www.cancioncontodos.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
  9. «:: Tapia eta Leturia ::» www.tapialeturia.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]