A-15
Autobide zenbakia |
![]() |
---|---|
Hasiera | Medinaceli |
Bukaera | Donostia |
Luzera | 320 km |
![]() |
A-15, Nafarroako Autobia, Leitzarango Autobia edo Urumeako Autobia Medinaceli eta Donostia lotzen duen autobia da.
Autobide honi esker Iruñetik Donostiara 50 minutu eskasean joan daiteke. Mendi autobidea izanda istripu ugari ditu, lainoa, euria eta elurra ohikoak direlako.
1995eko maiatzaren 6an Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Juan Cruz Alli Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Eli Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiak ireki zuten. Guztira 70.500 milioi peseta balio zuen, kilometroko 1.640 milioi.
Hiru zatitan banatuta dago:
Leitzarango Autobia: 1995an irekia, Andoain eta Irurtzun lotzen ditu.
Urumeako Autobia: 2013 irekia, Donostia eta Andoain lotzen ditu.
Nafarroako Autobia: lanean, Espainako gobernuak egina Tutera eta Medinaceli lotuko ditu, han A-2 Autobiarekin lotzen du, Iruña, Soria eta Madrid errepidez lotzeko.
Auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1995eko maiatzaren 5ean ireki zutenean, sei urte behar zituzten egiteko. Hasieratik proiektuak ingurumen arazoak zituen. Izan ere, alde batetik, Bi Haizpeak izeneko haitzak desegiteko asmoa zuen; eta, bestetik, Leitzaran ibaian (biotopo babestua dena) triskantza sortuko zuela egotzi zitzaion.
Hasieran ingurumenari baizik lotuta ez zegoen gatazka hura, gero gizarte arlokoa eta azkenean politika arlokoa ere bihurtu zen. Lurraldea koordinadora izan zen mugimenduaren bultzatzaile nagusia 1985etik, horren buru Jonan Fernandez izan zelarik. Erakunde publikoekin izandako negoziazio luzeei esker, ikuspuntu ekologikoari jarraituz autobideak eduki zezaketen ibilbiderik egokiena adostu ahal izan zuten azkenean.
Bestela, ETAk bere aldetik lanak geldiarazi nahi zituenez, sabotajeak egiteaz gain lanekin lotura zuten lau pertsona hil zituen.
Azkenik, Nafarroako tartean egindako lanak ustelkeriak jo zituen,[1] eta orduko segurtasun zuzendari Luis Roldan kondenatua izan zen.[2]
Tarteunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena | Tarteunea | Egoera (2019) | Luzera (km) |
---|---|---|---|
![]() |
Medinaceli A-2 - N-111 | 2015[3] | 0,5 |
![]() |
N-111 - Radona | 2015[4] | 12,5 |
![]() |
Radona – Sauquillo del Campo | 2010[5] | 14 |
![]() |
Sauquillo del Campo – Almazán Hegoaldea | 2013[6] | 11,5 |
![]() |
Almazángo Saihesbidea | 2013[7] | 4,6 |
![]() |
Almazán Iparraldea – Cubo de la Solana | 2008[8] | 13,35 |
![]() |
Cubo de la Solana – Los Rábanos A-11 | 2009[9] | 8,5 |
![]() |
Los Rábanos A-11 – Fuensaúco | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[10] | 16,6 |
![]() |
Fuensaúco – Villar del Campo | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[11] | 15,5 |
![]() |
Villar del Campo – Ágreda Mendebaldea | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[12] | 18,7 |
![]() |
Ágredako Saihesbidea | 2007[13] | 8,9 |
![]() |
Ágreda Ekialdea – Tutera AP-15 AP-68 | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[14] | 35 |
![]() |
Iruñeko Mendabaldeko Ingurabidea | 1991[15] | 9,3 |
![]() |
Irurtzun A-10 – Latasa | 1995[16] | 4,2 |
![]() |
Latasa – Lekunberri Hegoaldea | 1995[17] | 6,6 |
![]() |
Lekunberriko Saihesbidea | 1991[18] | 3,5 |
![]() |
Lekunberri Iparraldea – Azpirotzko Tunela | 1995[19] | 4,8 |
![]() |
Azpirotzko Tunela – Nafarroa/Gipuzkoako Muga | 1995[20] | 8,1 |
![]() |
Nafarroa/Gipuzkoako Muga – Andoain Hegoaldea N-I | 1995[21] | 16,7 |
![]() ![]() |
Andoaingo Mendebaldeko Saihesbidea N-I | Proiektua bukatuta (lanak lizitatzea falta da)[22] | 3,9 |
![]() |
Andoaingo Iparraldeko Saihesbidea | 2011[23] | 2,2 |
![]() |
Urnietako Saihesbidea | 2009[24] | 3,1 |
![]() |
Hernaniko Saihesbidea | 2013[25] | 2,4 |
![]() |
Astigarragako Saihesbidea | 2006[26] | 3,2 |
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Nafarroako Legebiltzarraren txostena
- ↑ [1]
- ↑ https://www.20minutos.es/noticia/2525063/0/apertura-enlace-a-15-con-a-2-medinaceli-conecta-soria-red-autovias/.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160509091420/http://www.heraldodesoria.es/noticias/soria/2015/03/30/el_viaje_entre_soria_madrid_cuenta_desde_este_lunes_con_otros_diez_kilometros_autovia_348659_1521032.html.
- ↑ http://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/B6A52F14-6137-4C74-AAC8-6A7F18FC4862/97330/10121708.pdf.
- ↑ https://www.elnortedecastilla.es/20131128/local/soria/abre-kilometros-almazan-sauquillo-201311282000.html.
- ↑ http://www.heraldodiariodesoria.es/noticias/soria/fomento-abre-trafico-4-6-km-variante-almazan-a-15_21444.html.
- ↑ https://www.20minutos.es/noticia/438140/0/infraestructuras/carreteras/soria/.
- ↑ http://www.fomento.gob.es/NR/rdonlyres/72B374F7-7F3E-463E-9D56-5432FCF70AB9/67504/09122307.pdf.
- ↑ http://www.heraldodiariodesoria.es/noticias/soria/fomento-lanza-soria-tudela-declaracion-impacto_108304.html.
- ↑ http://www.diariodeburgos.es/Noticia/Z24AC3EE7-AB5D-23A8-52AEDD3AAEA89490/Aprobado-el-nuevo-trazado-de-la-A-15-de-Fuentesauco-a-Agreda.
- ↑ http://www.diariodeburgos.es/Noticia/Z24AC3EE7-AB5D-23A8-52AEDD3AAEA89490/Aprobado-el-nuevo-trazado-de-la-A-15-de-Fuentesauco-a-Agreda.
- ↑ http://www.plazanueva.com/articulo/actualidad/la-variante-de-agreda-se-pondra-en-marcha-a-final-de-mes/20070321000000081973.html.
- ↑ http://cadenaser.com/emisora/2016/12/20/ser_tudela/1482230907_894417.html.
- ↑ http://camaradecomptos.navarra.es/imgx/informes/Todo9211.pdf.
- ↑ https://elpais.com/diario/1995/05/06/espana/799711230_850215.html.
- ↑ https://elpais.com/diario/1995/05/06/espana/799711230_850215.html.
- ↑ https://elpais.com/diario/1991/03/18/espana/669250804_850215.html.
- ↑ https://elpais.com/diario/1995/05/06/espana/799711230_850215.html.
- ↑ https://elpais.com/diario/1995/05/06/espana/799711230_850215.html.
- ↑ https://elpais.com/diario/1995/05/06/espana/799711230_850215.html.
- ↑ https://www.europapress.es/euskadi/noticia-diputacion-gipuzkoa-invertira-120-millones-construccion-variante-15-autovia-urumea-20100318170528.html.
- ↑ http://www.finanzas.com/noticias/empresas/2011-03-22/450895_inauguran-variante-andoain-enlaza-autovia.html.
- ↑ http://www.finanzas.com/noticias/vivienda/2009-09-01/195563_nueva-variante-libra-casco-urbano.html.
- ↑ http://www.obrasespeciales.com/actualidad/acudimos-la-inauguracion-y-puesta-en-servicio-de-la-variante-sur-de-hernani.
- ↑ https://elpais.com/diario/2006/12/12/paisvasco/1165956016_850215.html.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskal Herriko autobideak | ![]() |
---|---|---|
A-1 • AP-1 • A-8 • AP-8 • A-10 • A-12 • A-15 • AP-15 • A-21 • A-63 • A-64 • A-68 • AP-68 • A-636 • BI-631 • BI-636 • GI-11 • GI-20 • N-124 • N-622 • N-624 • N-633 • N-636 • N-637 • PA-30 • VG-11 • VG-41 |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Espainiako autobideak | ![]() |
---|---|---|
A-1 • AP-1 • A-2 • AP-2 • A-3 • A-4 • AP-4 • A-5 • A-6 • AP-6 • A-7 • AP-7 • A-8 • AP-8 • AP-9 • A-10 • A-11 • A-12 • A-13 • A-14 • A-15 • AP-15 • A-21 • A-22 • A-23 • A-24 • A-25 • A-26 • A-27 • A-28 • A-30 • A-31 • A-32 • A-33 • A-35 • AP-36 • AP-37 • A-38 • A-40 • A-41 • AP-41 • A-42 • A-43 • A-44 • A-45 • AP-46 • A-48 • A-49 • A-50 • AP-51 • A-52 • AP-53 • A-54 • A-55 • A-56 • A-57 • A-58 • A-59 • A-60 • AP-61 • A-62 • A-63 • A-64 • A-65 • A-66 • AP-66 • A-67 • A-68 • AP-68 • A-70 • AP-71 • A-72 • A-73 • A-74 • A-75 • A-76 • A-77 • A-81 • A-83 • A-91 • R-2 • R-3 • R-4 • R-5 |