Gracia Querejeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gracia Querejeta (Madril, Espainia, 1962ko abuztuaren 13a) espainiar zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elías Querejeta zinema-produktorearen alaba da. Geografia eta Historiako ikasketak egin zituen. Zineman 1982an egin zuen debuta, Dulces horas ("Ordu gozoak") filmeko zuzendari laguntzaile gisa, Carlos Sauraren zuzendaritzapean (aitak ekoitzitako filma zen). Gero, alde batera utzi zuen zinema, ikasketak bukatu bitartean.

1988an, Tres en la marca filma egin zuen, Siete huellas talde-proiektuaren barruan, eta Bilboko Arriaga Antzokia saria irabazi zuen. Nacho Pérez eta Jesús Ruizekin batera, El viaje del agua (1990) dokumentala egin zuen, eta film labur onenaren Goya saria irabazi zuen. 1992ko urrian, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean, lehen film luzea aurkeztu zuen: Una estación de paso, zeinak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso baitzuen. 1997an egin zuen bigarren film luzea, "Robert Rylanden azken bidaia", eta, geroztik, Cuando vuelvas a mi lado (1997) eta Héctor (2004). Bestalde, Siete mesas de billar francés (2007) lanak gidoi onenaren epaimahaiaren saria jaso zuen Donostiako 55. Zinemaldian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]