Afro-amerikar Migrazio Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Great Migration» orritik birbideratua)
1910-1940 eta 1940-1970 artean afro-amerikar Migrazio Handiak AEBtako hiri nagusietako biztanleriaren afro-amerikarren ehunekoan eragindako aldaketa adierazten duten mapak.

Afro-amerikar migrazio handia (ingelesez Great Migration) AEBetan 1910eko hamarkada eta 1970eko hamarkada artean 6 milioi inguru afro-amerikarrek Hegoaldeko landa eremuetatik Ipar Ekialde, Mendebalde Ertaina eta Mendebaldeko industria eremuetara bizi egoera hobeagoen bila burututako migrazio edo giza mugimendua izan zen. Afro-amerikarrak euren jatorrizko Hegoaldeko estatuetatik atera ziren, bereziki Alabama, Mississippi, Louisiana eta Texasetik. Historialari batzuek bi garaitan banatzen dute:

  • bata Lehen afro-amerikar migrazio handia da (1910-1940), 1,6 milioi afro-amerikar Hegoaldeko landa eremuetatik Iparraldeko hiri industrialetara aldatu zirenekoa, eta
  • bestea Bigarren afro-amerikar migrazio handia da (1940-1970), Depresio handiaren ondoren gutxienez 5 milioi afro-amerikar, hirietako afro-amerikarrak barne, Kalifornia eta Mendebaldeko beste estatu batuetara aldatu zirenekoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]