Grezia asiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Grezia asiarra deritzona, Anatolia penintsulako mendebaldeko kostaldea da. Gaur egun Turkiarena bada ere, antzinatean, Greziarena izan zen.

Iparraldetik hegoaldera Eolia, Jonia eta Doridan banatzen da, bertan hitz egiten ziren dialektoen arabera. Eolia iparraldea, Troade deritzona da, Troiaren eskualdea (Ilion grezieraz), Ida mendiarekin. Lesbos eta Tenedos uharteak eoliarrak dira.

Erdialdeko kostaldea edo Joniak, greziar potentzia garrantzitsuak izan zituen, Fozea, Efeso eta Mileto kasu. Bertan, Klazomenes, Teo, Magnesia Sipilokoa eta Kolofon daude. Efeso eta Mileto artean, Meandro ibaia doa. Joniarrak dira Kios, Samos eta Ikaria uharteak. Doriarrek, hegoaldeko kostaldea hartu zuten, Halikarnaso eta Knidorekin, eta hauen ondoko uharteekin, hauen artean, Rodas nabarmentzen delarik.