Grisu

Wikipedia, Entziklopedia askea
{{PD-Art
1925ean, grisu-leherketa batek 130 meatzari hil zituen Dortmund-en, Alemanian

Grisu[1] ikatz-meategietan sortzen den gas sukoia da. Metanoz (% 77-99), goi-mailako hidrokarburoz eta gas karbonikoz dago osatua. Osagai nagusia metanoa da, baina beste gas batzuk ere izan ditzake: karbono dioxidoa, etanoa, nitrogenoa eta, proportzio txikiagoan, hidrogenoa, helioa eta argona. Materia organikoa ikatz bihurtu bitartean sortzen da grisua, aldi berean, eta, airea baino arinagoa denez, meategietako goiko aldeetan biltzen da. Airean grisuak duen proportzioa % 5-15 bitartekoa denean, nahastura leherkor bihurtzen da. Horregatik, meategietan neurgailuak izaten dira grisuaren edukia neurtzeko eta aire-sarrerak zaintzeko. Grisuak hildako asko eragin ditu meategietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2016]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.