Guadalajarako Mendiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Guadalajarako Mendiak Guadalajarako probintzian

Gudalajarako Mendiak (gaztelaniaz: Serranía de Guadalajara edo, sinpleki La Serranía) Espainiako Guadalajarako probintzian dagoen eskualdea da. Topografia malkartsua duten 3.000 kilometro koadroko azalera du.

Baliabide natural asko ditu barruan, baita etnologikoak eta historiko-artistikoak ere. Guadalajarako Mendietako eremu handiak babesturik daude gaur egun, izan garrantzi komunitarioa dutelako, hegaztien babeserako edo, batez ere Sierra Norte de Guadalajara Natur Parkea eta Barraco del Río Dulce parke naturalengatik.

Ayllóneko mendilerroak markatzen du eskualde honen mendebaldeko paisaia, 2.000 metro arteko mendiekin eta bailara sakonekin. Ekialdean Pelako mendilerroa eta Ministra mendilerroa daude, paisaia leunagoa, eta 1.500 metroko altuera gutxitan gainditzen duten mendiekin.

Geologia arbel eta gneisez osatua dago, batez ere Ayllóneko mendilerroan. Berarekin batera hazten diren haritz, pago eta ipuruek eraikuntza material asko eskaini dute, arkitektura beltzaren fenomenoa emanez, batez ere Campillo de Ranas, Majaelrayo eta Valverde de los Arroyos udalerritan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]