Guildford Four eta Maguire Seven

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Guildford Four and Maguire Seven (euskaraz Guilfordeko Lauak eta Zazpi Maguiretarrak) Erresuma Batuko justiziak modu ustelean kaltetu eta preso sartutako bi jende talde dira. Beren kasua, bates ere Guilfordeko Lauena, Jim Sheridan zuzendariaren 1993ko In the Name of the Father filman ikus liteke.

Zazpi Maguiretarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi Maguiretarrak edo Maguire Seven jende taldeari britainiar justiziak euren lehergailuak egiteko IRAk nitroglizerina emana leporatzen zien, haue dena 1974ko abenduaren 3an britainiar poliziak Anne Maguiren West Kilburngo bere etxea mihatu ostean.

1976ko martxoaren 4ean epaitu eta ondorengo zigorrak jaso zituzten:

  • Anne Maguire, adina 40 urte, zigorra: 14 urteko espetxea
  • Bere senarra zen Patrick Maguire, adina 42 urte, zigorra: 14 urteko espetxea
  • Beren semea zen Patrick Maguire, adina 14 urte, zigorra: 4 urteko espetxea
  • Beren semea zen Vincent Maguire, adina 17 urte, zigorra: 5 urteko espetxea
  • William Smyth, Anne Maguiren anaia, adina 37 urte, zigorra: 12 urteko espetxea
  • Patrick O'Neill, sendiaren laguna, adina 35 urte, zigorra: 12 urteko espetxea
  • Patrick "Giuseppe" Conlon, Anne Maguiren koinatua, adina 52 urte, zigorra: 12 urteko espetxea. Conlonek Belfastik bere sema zen Guilfordeko Lauen taldeko Gerry Conlon laguntzera joana zen.

Giuseppe Conlon, bere birikekin urte askoz arazoak izan zituen, 1980ko urtarrilen espetxean hil zen, bitartean beste seiak beren zigorrak oso-osorik bete eta aske utzi zituzten.

Guildfordeko Lauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guilfordeko Lauak edo Guildford Four taldea IRAren bonba erasoen arduradun zuzenak izatea leporatu zieten. Hauek izan ziren talde hau osatu zutenak:

  • Paul Michael Hill, gertaera hauen garaian 21 urteko adina zuen, Guilfordeko Leherketen eta Brian Shaw britainiar soldaduaren geriotzak leporatu zizkioten, ustez berari egindako galdeketan "aitortu" omen zituen.
  • Gerard "Gerry" Conlon, adina 21 urte, Guilfordeko Leherketen arduran izatea leporatu zioten.
  • Patrick "Paddy" Armstrong, Woolwich leherketa bat eta Guildfordeko bi leherketen arduradun izatea leporatu zioten.
  • Carole Richardson, adina 18 urte, Guildfordeko leherketen arduradun izatea leporatu zioten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]