In the Name of the Father

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
In the Name of the Father
Filma
Jatorrizko izena In the Name of the Father
Urtea 1993
Generoa Film biografikoa
prison filma
trial filma
drama politikoa
drama filma
Herrialdea Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak
Irlandako Errepublika
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 133 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Ipar Irlanda
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jim Sheridan
Gidoigilea(k) Terry George
Jim Sheridan
Gerry Conlon


Antzezlea(k)
Daniel Day-Lewis
Emma Thompson
Pete Postlethwaite
John Lynch
Corin Redgrave
Mark Sheppard
Tom Wilkinson
Saffron Burrows
Beatie Edney
Don Baker
Frank Harper
Richard Graham











Ekoizpena
Ekoizlea Jim Sheridan
Gabriel Byrne
Terry George


Ekoizle eragilea Gabriel Byrne
Edizioa Gerry Hambling
Bestelako lanak
Musikagilea Trevor Jones
Argazki-zuzendaria Peter Biziou
Sariak
Kanpo loturak

In the Name of the Father (Aitaren Izenean) 1993ko film bat da, Jim Sheridanek zuzendua eta Gerry Conlonen Proved Innocent ("Errugabe Frogatua") liburuan kontatutako benetako gertaeretan oinarritua. Antzezle nagusiak Daniel Day-Lewis, Pete Postlethwaite eta Emma Thompson izan ziren.

Guildford Four eta Maguire Seven zirelakoen bizipena (Guildford Four and Seven Maguire ingelesez) kontatzen da filmean, 1974ean Guildford udalerriko taberna batean bonba jarri, Ingalaterran zehar atentatu saila gauzatu eta IRAkideak iztearen salaketa ustela jaso zuten. Torturapean aitorpenak eman ostean, espetxeratu zituzten. Gerry Conlon horietako baten autobiografiatik Terry Georgek eta Jim Sheridanek egokitu zuten istorioa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Belfast, 1974. Gerry Conlon (Daniel Day-Lewis) erdipurdiko lapurretak egin ohi ditu irlandar gazte axolagabea da. Egun batez, britainiarren kontrol mugikor bat kaleetan barna doalarik, etxe batetako teilat batean lapurretan dauden Conlon eta bere adikide bat ikusi eta IRAkideekin nahastu ondoren tiro egingo diete, Conlon eta adiskidea ozta-ozta ihe egitea lortzen dutelarik. Bestalde, IRA berak Conlon eta adiskidearen lapurretekin nekaturik belaunean tiro egiteko mehatxua luzatuko diote. Hortaz, Conlon jaioterriko giro nahasiaz ihes egiteko asmoz Londresera bizitzera joateko erabaki hartuko du.

Ingalaterrarako ferryan haurtzaroko Paul (John Lynch) laguna topatu eta bi gazteak Londresko hippie okupa talde baten etxean bizitzen jarriko dira. 1974ko urriaren 4ean Londres alboko Guildford udalerrian eta Paul eta Gerry emagaldu baten etxean lapurretan dauden bitartean, bertako jendez gainezka dagoen taberna batean bonba bat lehertu eta zauritu ugariez gain 5 lagun erailak suertatuko dira. Aurretik jada urte hartan IRAk herrialde osoan burututako atetantu kanpainiaren ondorioz britainiar iritzi publikoa pil-pilean dago, irlandar etorkinak jomugan izateaz gain britainiar poliziak atentadu eta erailketen arduradunak nola edo hala topatzen saiatuko direlarik, honela ikerketen emaitza azkarrak nahi dituen iritzi publikoa baretu asmoz. Honela, britainiar polizia ustekabean Londres eta inguruko hainbat irlandar etorkinen etxeetan sartu eta atxilotu egingo ditu (tarteean Gerryren Giusseppe Pete Postlethwaite aita ere bai), tartean Paul eta Gerry daudelarik. Britainiar poliziak Gerryri galdeketetan atentatuen arduradun nagusia izatea leporatuko dio, bere aitormena lortzeko asmoz tortura psikiko nahiz fisikoak eta jipoiak erabiliz nahiz eta Gerryk behin eta berriz errugabea dela errepikatu. Azkenean, Gerry, Paul eta gainontzeko atxilotu irlandarrek poliziaren presioa jasan ezinik "errudunak" direla esatera derrigortuak egongo dira. Honela, britainiar poliziak betiere atxilotuak errugabeak zirela jakinik, epaiketan gezurrezko aitormenak erabiliz Gerry eta gainontzeko irlandarrak sekulako urte mordoko espetxe zigorrak jasotzea lortuko du, kazetariek Guildford Four eta Maguire Seven ezizena ipiniko dietelarik. Orduan euren amesgaiztoa hasi besterik ez da egingo....

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]