Guillermo Lauzurika
Itxura
Guillermo Lauzurika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1968 (56/57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Guillermo Lauzurika (Gasteiz, Araba, 1968), euskal herritar musikaria da.
Bere formazioa Vitoria-Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioarekin lotua dago, non konposizioko ikasketak Carmelo Bernaola eta Antonio Lauzurika-rekin egin zituen, eta konposizio elektroakustikakoak Alfonso García de la Torre-rekin. Formazioa Salvatore Sciarrino, Mauricio Sotelo, Luis de Pablo-rekin osatu zuen eta jazz pianista moduan Iñaki Salvador-rekin. Sorkuntza ekimen ugari egin izan ditu: konposizioa, inprobisazioa, instalazioak, musika esperimentala, dantza, margoa, performace... Ensemble Espacio Sinkro eta Sirius-eko kide da, Big Band Berri jazz orkestra zuzentzen du, eta Musikeneko musika elektroakustikako irakasle da.