Guillermo Roa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Guillermo Roa
Guillermo Roa.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1968 (50/51 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zientzia-dibulgazioa, irrati-esataria, kimikaria eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k) Elhuyar Fundazioa
Euskadi Irratia
Lan nabarmenak Norteko ferrokarrila

Guillermo Roa Zubia (Donostia, 1968) kimikako doktorea zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea da. Euskadi Irratian 1995etik emititzen den Norteko ferrokarrila irratsaioaren ahotsa eta arduradun nagusia da 2005etik.[1] Euskal Telebistako Teknopolis saioan marrazkiak. 3D animazioak eta erreportajeak egiten ditu. Elhuyar Fundazioak sustatzen ditu programa horiek.[2]

Kimika ikasi ondoren doktorego-tesia egin zuen zetena eta isozianatoen egituraz eta erreaktibotasunaz.[3] Ondoren Elhuyar aldizkarian dibulgazio-artikuluak idazten aritu zen lau urtez. 200 baino gehiago dira Inguma datu basean dauden bere artikuluak.[4] Geroago Elhuyarren eta EITBren eskutik Norteko Ferrokarrila irratsaioan eta Teknopolis telebista-saioan aritu zen, Oier Araolaza utzi zuenean Roa Nagore Rementeriarekin hasi zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (htm) Norteko ferrokarrila - Lehen programak, . Noiz kontsultatua: 2017 - 11 -07.
  2. Lartzanguren, Edu «'Teknopolis' saioak 20. urteurrena ospatuko du ETBko sasoi berrian» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-05.
  3. (Gaztelaniaz) Roa, Guillermo (1999) «ESTUDIO TEORICO DE LA ESTRUCTURA Y REACTIVIDAD DE CETENAS E ISOCIANATOS.» www.educacion.gob.es Teseo, tesis doctorales (EHU) . Noiz kontsultatua: 2019-10-10.
  4. «Guillermo Roa Zubia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-16.
  5. Lartzanguren, Edu (2019-10-04) «Guillermo Roa. Zientzia dibulgatzailea: «Hobeto kontatzen nuen ikertu baino»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-10-10.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]