Göran Kropp
Itxura
Göran Kropp | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskilstuna, 1966ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Vantage, 2002ko irailaren 30a (35 urte) |
Heriotza modua | : falling from height (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | automobil-pilotua, mendigoizalea eta abenturazalea |
Lars Olof Göran Kropp (Jönköping, Suedia, 1966ko abenduaren 11 – Vantage, Ameriketako Estatu Batuak, 2002ko irailaren 30a) suediar abenturazalea, alpinista eta eskalatzailea izan zen.
Abenturazale amorratua, oso ezaguna egin zen Jönköping (Suedia) jaioterritik Everesteko behe kanpamenduraino bizikletaz joan, Everest mendia oxigenorik eta xerpen laguntzarik gabe igo eta jaioterrira berriro bizikletaz itzultzeagatik. Egitandi horretan bizitakoak Ultimate High: My Everest Oddysey liburuan idatzi zituen.[1]
2002ko irailaren 30ean hil zen Vantagetik gertu. Frenchman Coulee-n Air Guitar izeneko bidetik eskalatzen ari zela, amildu eta buruan kolpe hartuta lekuan bertan hil zen.
Igotako zortzimilakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cho Oyu (8.201): 1992.
- K2 (8.616): 1993.
- Broad Peak (8.047): 1994.
- Everest (8.848): 1996 eta 1999.
- Shisha Pangma (8.006 ) 1997.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ultimate High: My Everest Oddysey (Discovery Books, 1999)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urbistondo, Andoni. (2002-10-11). «Azken bidaian, herio» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).