HIGHXTAR.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Highxtar.
LaburduraHighxtar
MotaAldizkari digitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelera eta ingelesez
FormatuaDigitala
Gai nagusiamodaz, kaleko kulturaz, sneakerrez, arteaz, musikaz eta streetwear-ri buruzko artikuluak
Banaketa
MaiztasunaEgunero artikulu berriak
Historia
IdeologiaProgresista ezkertiarra
https://highxtar.com/

Highxtar. modaz, kaleko kulturaz, sneakerrez, arteaz, musikaz eta streetwear-ri buruzko artikuluak argitaratzen dituen aldizkari digital bat da. Haren lema honako hau da: "Tokiko bizitza garaikidea zirraragarri egiten duten produktuei eskainitako aldizkari digitala". Esaldi hori euren sare sozial guztietan partekatzen dute, profilean.

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkariak bi edizio ditu: ingelesez eta gaztelaniaz. Eduki guztiak bi hizkuntza horietan irakurri daitezke. Magazine honek ez du paperezko ediziorik saltzen.

Aldizkari digital edo magazin hau hamaika ataletan sailkatzen da. Eta egunero artikulu berriekin aktualizatzen da[1].

Lehenik eta behin, "Portada" deituriko atala dago; atal hau webgunean sartzean irekitzen den atala da. Bertan igotako azken artikuluak agertzen dira, gai guztietako azken artikuluak. Portadak 5 atal ditu. Hasieran, esanguratsu diren 3-4 artikulu agertzen dira. Horren ostean, "Azkenengoak" izendatutako azpi-atala, eta igotako azken artikuluak agertzen dira. Beherago, "Irakurri behar duzu" zatia. Horretan, Highxtar.-ek gomendatzen dituen hainbat artikulu azaltzen dira. Ondoren, "Elkarrizketak" izenekoa dago, eta izenak esaten duen moduan, azkenengo elkarrizketak argitaratzen dira. Eta portadarekin bukatzeko, "#Fashionweek" izeneko azpi-atala dago. Sekzio honetan, Fashion Week inguruko artikuluak argitaratzen dira.

Portadaz gain, hauek dira gainerako atalak: Moda, #Sneakers (zapatilei buruz), Musika, Edertasuna, Artea, Internet, Tech, Elkarrizketak, Kontaktua eta Agentzia.

Ostiralero, bi artikulu argitaratzen dira "Highxtar Weekends" deiturikoan. Horretan, asteburuan Madrilen eta Bartzelonan egin daitezkeen hainbat ekintza egiteko informazioa ematen da.

Highxtar.lab[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar.lab Highxtar-ek 2018an sortutako agentzia bat da; edukia, marketing digitala, esperientziak eta management-a atalak ditu agentzia honek. Proiektu honekin bilatzen dute mugimendu berriak eta komunikazio medio berriak aurkitzea enfoke banguardista eta innobatzailea konbinatzen. Proiektu baten kontzeptuaren garapenetik hasi eta online plataformako kudeaketara arte arduratzen dira, branding pertsonala dela edo merkataritza proiektu bat dela. Asmoa da kontsumitzailearekin kontaktatzea, atentzioa deitzea, eta hari balioak eta mezu zuzena helaraztea.

Highxtar.store[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan, hedabideak hainbat artistekin egindako arropa kolaborazioak daude salgai. 2 euro eta 40 euro arteko prendak saltzen dira bertan.

Highxtar.radio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar.radio -ren irudia

Atal honetan Highxtar-ek egindako elkarrizketak entzun daitezke, "Highcast." deiturikoak. Momentu honetan (2022ko maiatza) aurkitu daitezkeen elkarrizketak honako hauek dira: Kaydy Cain eta Diego Andrés-rekin egindako elkarrizketa, El Coleta-rekin, Oro Jondo-rekin eta Virgen Maria-rekin. Azkenengo podcast bat agertzen da "Fin de Temporada" izenekoa. Horrekin iradoki daiteke sekzio honi amaiera eman diotela.

Negozio eredua eta ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar. magazinaren webgunea doan irakurri daiteke. Baina eduki esklusiboak eta mugagabeak nahi izanez gero, premium egin zaitezke hilabetean 1€ ordainduta edota 10€ urtean ordainduta.

Ildo editorialaren inguruan esan daiteke progresista eta ezkertiarra dela. Nolanahi ere, Highxtar.-ek ez du politikaren inguruko artikulurik publikatzen eta idazten.

Sare sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Highxtar-ek momentu honetan (2022) soilik 4 sare sozial maneiatzen ditu: Instagram, Youtube, Facebook eta Twitter. Baina azken hau ez daukate webgunean igota.

  • Instagram-en ia 40 mila jarraitzaile dituzte eta egunero "stories"-etara webgunean argitaratutako artikulu guztiak igotzen dituzte, eta publikazioetan egunero argazkiren bat publikatzen dute, baina egungo artikulu bereziarekin.[2]
  • Youtube-n 1700 harpidetu inguru dituzte eta ez dituzte egunero bideoak igotzen. Normalean, podcast-ak, elkarrizketak, publizitateko trailerren bat edota kontzerturen bat igotzen dituzte.
  • Twitter-en ia 1000 jarraitzaile dituzte eta webgunean argitaratutako artikuluak txio moduan igotzen dituzte, artikulua osorik irakurtzeko link-arekin.[3]
  • Facebook-en 1300 jarraitzaile dituzte. Sare sozial honetan, Twitter eta Instagramekin egiten duten bezala, artikuluaren hasiera jartzen dute eta amaieran link-a aipatzen da artikulua osorik irakurtzeko. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «HIGHXTAR.» HIGHXTAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  2. «Login • Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  3. «https://twitter.com/highxtar_» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  4. «Highxtar.» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]