Kaydy Cain

Wikipedia, Entziklopedia askea


Kaydy Cain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Gómez Ferrero
JaiotzaMadril1990eko otsailaren 12a (34 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzaGaztelania Espainiatik
Hezkuntza
HizkuntzakGaztelania Espainiatik
Jarduerak
Jarduerakraperoa
Izengoitia(k)Kaydy Cain
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm11980362 Youtube: UCeAMTmQ4GFl7ccgESz_97gg Edit the value on Wikidata

Daniel Gómez Carrero(Dani Gomez 1990eko otsailaren 12an). Profesionalki Kaydy Cain izenez ezaguta. Espainar rapero famatu bat da, bakarka abesteaz gain PXXR GVNG, Los Santos eta “La Mafia del Amor” taldeetan parte hartu du. Bere jatorrizko estiloarengatik eta Espainiar trap-ean parte hartzeagatik aitortzen zaio.

Hasierako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carabancheleko Opañel auzoan jaio da, Madrilgo hego-mendebaldeko auzo batean. Daniel nerabezaro ona eduki du. “El Barrio” deitzen duen auzoan normala da 15 eta 20 urte bitarteko jendeak kalean drogak edo legez kanpoko substantziak saltzea (bere nerabezaroan egiten zuena). Mundu mailan hiri-generoaren agerpenari esker, bizimodu hori utzi eta musikarekiko zaletasunari erabat dedikatzea lortu du.

Karrera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dani Gómez 2010eko hamarkadan hasi zen PXXr Gvng tranp taldean, eta bere bizitzari buelta eman ahal izan zion Espainian hip hopa gozatzen hasi zen jendetasunari esker. "Los Pobres" (2015) taldearen albumean parte hartzeko aukera eduki zuen, bere bakarkako ibilbidea martxan jarri aurretik. Gucci Mane eta Waka Flocka Flame bezalako rapero batzuen eragina izan zuen, baita Héctor Lavoe salsa artistarena gehien bat. Dani hip hop, reggaeton eta bachata nahasten dinamikoa erabili dau. Laguntza hauek bere bizitza pertsonalaren parte izan dira, haien ikono batzuk ditu tatuatuta, The Notorious B.I.G, Camaron.

Gómezek 2017an hasi zuen bere bakarkako karrera. Bere lehen albuma, Calle Amor 2017ko erdialdean kaleratu zuen, estilo latin bat ematen. Calle Amorren 18 abestien letrak kalearen bizimodua adierazten dute; drogak, prostituzioa, borrokak, aipatzen ditu. “Perdedores del Barrio” abestiaren bideoklipa ikusiena izan zen 2017 urtearen amaieran. Abestia eraso bat izan zen C.Tangana abeslariariarentzat, momentu horretan Espainako famatuena zelako.

2018an “Puro malianteo” eta “No dream” singleak argitaratu zituen, ehunaka ikuspegi lortuz. Hurrengo urtean bi album atera zituen, “Lo mejor de lo peor” eta “NBA” Espaniako musikan arraskata handia izan zutena.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak

  • Life is… (2010)
  • Calle Amor(2017)
  • Lo mejor de lo peor(2019)
  • NBA(Marko Italia,2019)

EPs

  • Bitches Over Money(2015)
  • Money from Nothin’(2016)
  • El swing de siempre. Eterno tumbao…(Cookin’Soul,2016)
  • El Niño de Tus Ojos(2017)
  • El Juguete de tu Muñeca(2021)

Singleak

  • ‘Puro malianteo’(feat.Los del Control,(2018)
  • ’No Dreams’(2018)
  • ’Algo como tú(2019)
  • ’Como yo lo hago’(feat.Zaramay,2020)
  • ’Si no me das tu corazón te lo robo’(2020)
  • ’Hollywood’(2020)

Artusta irududuna

  • ‘Culpable’(Rels B feat. Kaydy Cain)