HMS Triton (N15)

Wikipedia, Entziklopedia askea
HMS Triton (N15)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaVickers-Armstrongs (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ekoizpen-lekuaBarrow-in-Furness
Historia
KudeatzaileaRoyal Navy
GatazkaBigarren Mundu Gerra

HMS Triton Erresuma Batuko Itsas Armadako itsaspekoa zen, Poseidon eta Anfitriteren semearen omenez izendatua. T klaseko (edo Triton-klaseko) itsaspeko diesel-elektrikoen artean nagusia zen. Vickers Armstrongek gila ezarri zuen 1936ko abuztuaren 28an. 1937ko urriaren 5ean jaurti zuten eta 1938ko azaroaren 9an hasi zen funtzionamenduan.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Triton 2. Itsaspeko Flotillako kidea zen. 1939ko abuztuaren 26tik 29ra, flotillak bere baseetara zabaldu zuen Dundee eta Blythen.[1] 1939ko abuztuaren 24ean Obrestad patruilatzeko agindua jaso zuen, Norvegia aurrean. Irailaren 10, itsaspeko alemaniar bat zela pentsatuz, HMS Oxley hondoratu zuen, patruila berean zegoen beste itsaspeko bat, lekuz kanpo zegoena.

Tritonek gerrako patruilekin jarraitu zuen, lehenbizi Baltikoko uretan. Apirilaren 8an, Norvegiaren inbasio alemanaren bezperan, hamar torpedo bota zituen Blücher, Lützow eta Emden itsasontzien aurka Skagenen aurrean, baina ez zuen bat ere asmatu. 1940ko apirilaren 10ean Friedenau, Wigbert, eta Rau 6 ontziak hondoratu zituen Kattegaten.

1940ko azaroaren 28an, Tritonek Malta utzi zuen patruilatzeko Itsaso Adriatikoaren hegoaldean. Abenduaren 6an, inguru hartako itsaspeko britainiar batek Olimpia merkatari italiarra torpedoz eraso zuen. Bere sorospen-mezua Royal Navyk jaso zuen, erasoa Tritonek egin zuela suposatuz. Itsaspekoa ez zen berriro inoiz ere entzun, eta galdutzat jo zen abenduaren 18an. Italiako eskolta-unitateek Olimpia atoian eraman zuten arrakastaz. Italiako Itsas Armadak alegatu zuen torpedo-ontziek hondoratu zutela, Confienzak ziurrenik, baina emandako data kontaktua galdu eta egun batzuetara izan zen. Britainiar iturriek adierazi zuten Otrantoko itsasartean hondoratu zutela itsas minek.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rohwer, p.1
  2. HMS Triton, Uboat.net

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]