Halictinae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halictinae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
FamiliaHalictidae
Subfamilia Halictinae
[[|]]

Halictinae Hymenoptera intsektu ordenaren barruko subfamiliarekin anitz eta handiena da. 2.400 erle espezie deskribatu dira talde honen barruan, bost leinutan banatuta: Augochlorini, Thrinchostomini, Caenohalictini, Sphecodini, eta Halictini. Beste entomologo batzuek Augochlrini eta Halictini leinuak bakarrik bereizten dituzte.

Halictinae subfamiliako kide guztiak Aculeata klado monofiletikoaren kide dira. Talde honetako kide guztiek obipositorearen eboluzioa izan dute, ezten pozoitsu batekin bai ehizarako zein defentsarako. Halictidae familiaren barruko taxoi eusozial eta kleptoparasito guztiak talde honetako kideak dira. Polenaz elikatzen dira eta jarrera sozialen polimorfismo izaugarri handia erakusten dute, habi bakartietatik eusozializatze derrigorrezkoraino.

Uste denez orain 20 milioi urte inguru bereiztu ziren subfamilia gisa, nahiko berandu beste jatorri eusozial batzuekin alderatuta. Eusozializatze promitiboaren ereduen gaineko garapena izan dutela uste da eta horregatik garrantzitsuak dira fenomeno hau zein eboluzio soziala ikertzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]