Halmahera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halmahera
Weda Bay Nickel site.jpg
Nikel meatze gunea, Tanjung Ulie lurmuturrean
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
Azalera17.780 km²
Punturik garaienaGamkonora sumendia
Politika
Herrialdea Indonesia
ProbintziaIpar Molukak
Hiri populatuenaTobelo
Gizartea
Biztanleria449.938 (2010)[1]
Dentsitatea25,3

Halmahera, lehenago Gilolo deitua, Indonesiako uhartea da, Molukak uhartediko handiena. Administratiboki, Ipar Molukak probintziaren barnean dago. 17.780 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 449.938 biztanle zituen[1]. Hiri handiena Tobelo da. Biztanleriaren %60 musulmana da eta gainontzekoa kristaua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halmaheraren historia, gertu dituen Ternate eta Tidore uharteenarekin lotuta dago, biak askoz txikiagoak eta mendebaldeko kostaldean daudenak. Bigarren Mundu Gerran, japoniar base bat egon zen Kao Bayn. 1999-2000 bitartean, liskar handiak izan ziren uharteko musulman eta kristauen artean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Indonesia: Provinces, Regencies and Cities. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2016-9-14).
  2. Alhadar, Smith. The forgotten war in North Maluku. insideindonesia.org (Noiz kontsultatua: 2016-9-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]