Nikel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikela
28 KobaltoaNikelaKobrea
-

Ni

Pd
Ni-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Nikela, Ni, 28
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 10, 4, d
Itxura lustreduna, metalikoa eta zilarkara, ñabardura urrekara batekin
Nikela
Masa atomikoa 58,6934(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ar] 3d8 4s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 16, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
8,908 g/L
Urtze-puntua 1.728 K
(1.455 °C, 2.651 °F)
Irakite-puntua 3.186 K
(2.913 °C, 5.275 °F)
Urtze-entalpia 17,48 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 377,5 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 26,07 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1.783 1.950 2.154 2.410 2.741 3.184
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k) 4 [1], 3, 2, 1 [2] (oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 1,91 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 737,1 kJ/mol
2.a: 1.753,0 kJ/mol
3.a: 3.395 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
135 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
149 pm
Erradio kobalentea 121 pm
Van der Waalsen erradioa 163 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 90,9 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 4.900 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: nikelaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
56Ni Sintetikoa 6,075 e ε - 56Co
γ 0,158, 0,811 -
58Ni  %68,077 Ni egonkorra da 30 neutroirekin
59Ni Sintetikoa 76.000 u ε - 59Co
60Ni  %26,233 Ni egonkorra da 32 neutroirekin
61Ni  %1,14 Ni egonkorra da 33 neutroirekin
62Ni  %3,634 Ni egonkorra da 34 neutroirekin
63Ni Sintetikoa 100,1 u β 0,0669 63Cu
64Ni  %0,926 Ni egonkorra da 36 neutroirekin
Erreferentziak

Nikela elementu kimiko bat da, Ni ikurra eta 28 zenbaki atomikoa dituena.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikela

Nikela metal zilarkara zuria da, distira handikoa. Trantsizio-metalen taldekoa da, eta gogorra eta moldagarria da. Gehienetan beste elementu batzuekin konbinatuta ageri da Lurrean: sufrearekin eta burdinarekin pentladitan, sufrearekin milleritan, edo artsenikoarekin nikelinan.[1][2][3]


Kromoaren, aluminioaren eta titanioaren forma masiboekin gertatzen den bezala, nikelak oso motel erreakzionatzen du airearekin kontaktuan. Airean oso iraunkorra denez eta oxidazioarekiko geldoa denez, txanponak egiteko erabiltzen da, bai eta burdina, letoia, etab. nikeleztatzeko, tresna kimikoetan eta zenbait aleaziotan ere. Magnetikoa da eta askotan kobaltoarekin batera agertzen da. Oso estimatua da aleazioak eratzeko (bereziki superaleazioak) eta batez ere altzairu herdoilgaitza egiteko.

Nikela elementu ferromagnetikoa da. Era berean, material magnetostriktiboa da, alegia, forma-aldaketa txikiak jasaten ditu eremu magnetiko baten pean jartzen bada.[4] Nikelaren kasuan aldaketa hau negatiboa da, hau da, txikitu egiten da.

Nikelaren oxidazio-egoera arruntena +2 da, nahiz eta 0, +1, +3 eta +4 egoerak ere behatu diren. Badirudi +6 oxidazio-egoeran ere egon daitekeela, baina egin diren behaketak eztabaidagarriak dira oraindik. Nikela-62 nuklidorik egonkorrena da elementu guztien artean; Burdina-56 baino egonkorragoa da.

Erauzketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu sulfuroso eta arseniuroetatik abiaturik, txigorketaz eta geroago erreduzituz karboiarekin lorturiko oxidoa, metala lortzen da, burdina, kobaltoa eta kobrearekin batera. Nahaste hau prozesu oso konplexu batez banandu eta purifikatu egiten da.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikel purua kirurgiako tresnen fabrikazioan erabiltzen da, eta prozesu industrial askoren katalizatzaile bezala, eta estaltze elektrolitiko bezala (nikelaturik) beste metalak babesteko, etab. Altzairu oxidagaitzen fabrikazioan erabiltzen da baita ere, brontzeetatik nikeleraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikel Aldatu lotura Wikidatan


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.