Tidore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tidore
Tidore Island Indonesia Daytime.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 408 m
Azalera 116 km²
Geografia
Koordenatuak 0° 41′ 19″ N, 127° 24′ 41″ E / 0.68874°N,127.41141°E / 0.68874; 127.41141Koordenatuak: 0° 41′ 19″ N, 127° 24′ 41″ E / 0.68874°N,127.41141°E / 0.68874; 127.41141
Honen parte da Molukak
Herrialdea Indonesia eta Portugaldar Inperioa
Lurraldea Ipar Molukak
Ur-gorputza Moluka uharteetako itsasoa
Leku geografikoa Molukak

Tidore (indonesieraz: Pulau Tidore) Indonesiako ekialdean dagoen uharte txiki bat da, Moluketan, Halmahera uharte nagusiaren mendebaldeko kostaldetik oso gertu dagoena. 116 km² -ko azalera du eta altuerarik handiena Kiematabu tontorra (1.730 m.) da.

Administratiboki Ipar Molukak probintziakoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrak iritsi aurreko garaian, Tidore eskualdeko gune politiko eta ekonomiko garrantzitsu bat izan zen, bere iparraldean dagoen Ternate uhartearekin oso aurrez aurre zegoena.[1] Tidoreko sultanek, hegoaldeko Halmahera eskualdearen zati handi bat gobernatu zuten, eta, noizbehinka, euren domeinua, Buru, Ambon eta Papuako kostaldeko zenbait uhartetara hedatu zuten. XVI. mendean Tidorek, espainiarrekin aliantza lauso bat ezarri zuen,[2] uhartean garrantzi gutxiko gotorleku bat eraikitzea ahalbidetu ziena. Tidoretarren eta espainiarren arteko elkarrekiko mesfidantza handia bazen ere, Espainiaren presentzia onuragarria zen Tidorerentzat, Ternate bere etsaiaren erasoei aurre egiteko laguntza ematen baitzion, baita uharte horretan basea zuten herbeeratarren indarrei ere.

1663an espainiarrek eskualdea utzi zutenean, Tidore eskualdeko erresuma independenteenetako bat bihurtu zen, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren zuzeneko kontrol saiakerei aurre egin ziena. Bereziki, Saifudin sultanaren erregealdian, 1657 eta 1689 bitartean, Tidoreko gorteak, herbeheretarrengandik espezien salmentagatik lortutako dirua mesedetan erabili zuen, eskualde periferikoekin zituen lotura tradizionalak sendotu zituztenak. Horrela, Ternaten ez bezala, tokiko herri askoren begirunea eta esker ona lortu zuen, eta, beraz, ez zuen Herbehereetako laguntza militarrik behar izan erresuman ordena mantentzeko.

Tidorek erresuma independentea izaten jarraitu zuen, nahiz eta herbeheretarren parte-hartze ugarirekin, XVIII. mendearen amaiera arte. Ternatek bezala, Tidorek, espezien laboreak desagerrarazteko herbeheretarren programa- ekoizpenaren murrizketari esker espezien merkataritzaren monopolioa sendotzera bideratua- bere lurraldeetan gauzatzea ahalbidetu zuen. Horren ondorioz, erresuma pobretu egin zen epe luzean, eta inguruko lurraldeak kontrolatzeko ahalmena murriztu egin zitzaion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andaya, Leonard Y. (1993) The world of Maluku: eastern Indonesia in the early modern period Honolulu: University of Hawaii Press ISBN 0-8248-1490-8.
  2. (Gaztelaniaz) Ramerini, Marco Las fortalezas españolas en la isla de Tidore.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]