Haloi
Itxura
Haloia bromo, fluor eta karbonoz osatutako konposatua da (berez, hidrokarburo halogenatu guztiak dira haloi, baina, ingurumenaren alorrean, bromoa dutenak aipatzeko erabiltzen da). CFCen antzeko propietateak dituzte, eta su-itzalgailuetan erabiltzen dira batik bat. Ozono-geruzari kalte egiten diote, estratosferan askatzen dituzten bromo-atomoek ozonoarekin erreakzionatzen dutelako, eta, gainera, CFCek baino ahalmen handiagoa dute horretarako. 1987ko Montrealgo Protokoloan erabakitakoari jarraiki, 1994az gero debekatuta dago 1211, 1301 eta 2402 haloien produkzioa eta inportazioa.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |