Halyomorpha halys
Halyomorpha halys | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hemiptera |
Familia | Pentatomidae |
Leinua | Cappaeini |
Generoa | Halyomorpha |
Espeziea | Halyomorpha halys Stål, 1855 |
Halyomorpha halys edo zimitz kirasdun marroia[1] Pentatomidae familiako intsektua da, Txina, Japonia, Korea eta Taiwanetik datorrena.[2][3] Munduan zehar hedatu da izurrite bat bilakatu arte nekazaritzarako. Euren predatzaile naturala Trissolcus japonicus liztorra da, hau ere munduan zehar hedatzen ari dena[4][5].
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tamainari dagokionez, 1,2-1,7 zentimetro luze eta 0,7-1,0 zentimetro zabal da intsektua; laua da. Antenetan banda argiak eta ilunak dauzka tarteka: horrela bereiz daiteke. Laukizuzen formako orban argiek markatzen dute sabelaldetik irteten zaion alde laua, orban beltzekin tartekatuta.
Hedapena munduan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako 44 estatutan ezarri danekazal izurrite bat da, eta duela gutxi iritsi da Europara eta Hego Amerikara[6][7][8], segur aski ontzietan infektatutako fruta-edukiontzien bidez. Europan lehen aldiz Zurichen ikusi zen, bertako txinatar lorategia konponketa lanetan[9]. Euskal Herrira 2018an iritsi zen eta 2023tik aurrera kopuru handian ikusi dira[1].
Kirasdun izena, beste zimitz espezie batzuek bezala (adib.: Nezara viridula) abdomenaren bizkarraldeko eta bularraldeko guruinek sortzen duten usain txarra dela eta ematen zaie[10].
Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Arrautzak hosto batean
-
Arrautza errun berriak
-
Arrautza errun berriak
-
Ninfa
-
Hirugarren edo laugarren estaiko ninfa
-
Bosgarren estaiko ninfa
-
Heldua
-
Halyomorpha halys
-
Arrautzak jartzen
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Ostolaza, Paulo. (2023-10-06). «Zimitz kirasdun marroien populazioak «eztanda» egin duela jakinarazi du Parkea Bizirik-ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
- ↑ «Chinche Apestozo Marrón Marmelado (BMSB)» EWS Group - Spain.
- ↑ Brown Marmorated Stink Bug. Pennsylvania State University.
- ↑ Milnes, Joshua M.; Wiman, Nik G.; Talamas, Elijah J.; Brunner, Jay F.; Hoelmer, Kim A.; Buffington, Matthew L.; Beers, Elizabeth H.. (2016-08-05). «Discovery of an Exotic Egg Parasitoid of the Brown Marmorated Stink Bug, Halyomorpha halys (Stål) in the Pacific Northwest» Proceedings of the Entomological Society of Washington 118 (3): 466. doi: . ISSN 0013-8797. (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
- ↑ (Ingelesez) Stahl, Judith; Tortorici, Francesco; Pontini, Marianna; Bon, Marie-Claude; Hoelmer, Kim; Marazzi, Cristina; Tavella, Luciana; Haye, Tim. (2019-03-01). «First discovery of adventive populations of Trissolcus japonicus in Europe» Journal of Pest Science 92 (2): 371–379. doi: . ISSN 1612-4766. (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
- ↑ Move Over, Bedbugs: Stink Bugs Have Landed. 26 de septiembre de 2010.
- ↑ Stink Bug Invasion: Is a Wasp the Solution to Save Valued Crops?. PBS NewsHour 24 de mayo de 2011.
- ↑ https://www.researchgate.net/publication/316277383_The_brown_marmorated_stink_bug_Halyomorpha_halys_Stal_1855_Heteroptera_Pentatomidae_in_Chile
- ↑ Txantiloi:De-CH «Er mieft, frisst unser Obst und es gibt immer mehr davon: Der Stinkkäfer erobert Europa» TagesWoche 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
- ↑ «Chinche Apestoso (o Vaquiña) Marrón Mármol (Department of Entomology)» Department of Entomology (Penn State University).