Hamar manamenduak (liburua)
Hamar manamenduak (liburua) | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Xabier Etxaniz Rojo |
Argitaratze-data | 2002 |
Generoa | narrazioa |
Jatorrizko izenburua | Hamar manamenduak |
Argitaletxea | Erein |
Hamar manamenduak Xabier Etxaniz Rojo 2002an plazaratu zuen ipuin bilduma da. Idazlearen bigarren liburua izan zen. Bere lehen ipuin bilduman bezala (Begiak itxi eta kitto, 2000), kontakizun gehienei ironia lotsagabea eta egunerokotasuna darie, esperpento bilakatzeraino ere. Lehenengo argitalpena 2002 urtean egin zen Erein argitaletxearen eskutik.
Bigarren liburu honetan idazleak irakurle bihozberari amorerik ematen ez dion ipuinak daude eta kontakizun guztiak Bibliako eta kristautasunezko jainko zorrotzak gizakioi eman bide zizkigun aginduekin lotura dute. Izenburua Moisesen hamar manamenduetatik dator eta liburua dekalogo moduan antolatuta dago. [1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Iparragirre, Pilar. Xabier Etxaniz: oso gustura aurkitzen naiz ipuingintzan. (Noiz kontsultatua: 2018-05-21).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hamar manamenduak. Erein argitaletxean