Hanburgesa begano
Hanburgesa begano | |
---|---|
plant-based meat analogue (en) ![]() ![]() ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | Tofua, Dilista, ongailua eta soja |
Hanburgesa beganoa ohiko hanburgesaren aldaera beganoa da, haragi txikituaren ordez landare jatorriko produktuak erabiltzen dituena. Tofua, seitana edota dilistak erabiltzen dira besteak beste[1].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hanburgesak duela hainbat mendetatik existitu izan dira Europa eta Asiako gastronomian. Hanburgesa beganoaren sorrera ez da zehazki ezagutzen baina esaten denez 1982an Greg Sams-ek Londresen VegeBurger izenarekin sortu zuen eta aurreneko hiru astetan 2.000 hanburgesa pakete saldu zituen[2].
Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haragi txikituaren itxura ematen zaio erabiltzen den elikagaiari. Ondoren frijitu egiten da eta ohiko hanburgesak dituen osagaiak gehitzen zaizkio; letxuga, tomatea, soja ernea, enkurtidoak, gazta begetala eta papata frijituak. Saltsa batez apaintzen da (tomatea, guakamolea, ziapea, maionesa, saltsa miña...) eta ogi artean sartzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Smith, Andrew F.. (2006). Encyclopedia of junk food and fast food. Greenwood Press ISBN 0-313-33527-3. PMC 67346016. (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- ↑ Sams, Gregory. «Uncommon Sense - The State is Out of Date Vege burger» www.chaos-works.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).