Hanlin Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hanlin Akademia
Datuak
Motaakademia
HerrialdeaTang dinastia
Historia
SorreraVIII. mendea
Sortzailea
Desagerpena1911

Hanlin Akademia (翰林院) (euskaraz "Pintzelen basoko patioa") Txinako Tang dinastiako Xuanzong enperadoreak VIII. mendean sortutako erakunde akademiko eta administratiboa izan zen.[1]

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi funtzionarioen eliteko talde bat bakarrik izan zitekeen akademiako kide. Talde horrek idazkaritza- eta literatura-lanak egiten zituen gorte inperialerako. Bere zeregin nagusietako bat Konfuzioko testu klasikoen interpretazioa erabakitzea zen. Honek azterketa inperialen oinarriak ezarri zituen, burokrata-hautagaiek goragoko postuak lortzeko gainditu behar zituztenak. Gortearentzat lan egiten zuten pintoreak ere Akademiari atxikita zeuden.[2]

Hanlin Akademiaren menpe itzultzaileen departamentua zegoen. 1407an sortua, Zheng He Indiako ozeanora joan zen lehen espedizioaren ondoren, departamenduak atzerriko enbaxadoreen gutunekin lan egin zuen eta atzerriko hizkeretan espezialistak prestatzen zituen. Yurchen, mongoliera, tibetera, huia, persiera, arabiera, birmaniera eta Txinako "ehun tribuetako" beste hizkuntza batzuk erabiltzen zituzten. 1511 eta 1579an Bai etniako hizkuntza sailak gehitu ziren.[3]

Akademiak su hartu zuen 1900. urtean, Txinaren eta Mendebaldeko potentzien arteko gerran, Boxerren altxamendua izenekoan, eta berreskuratu ezin ziren obra ugari galdu ziren. 1911ko Iraultzaren ondoren, behin betiko itxi zuten.[4]

Akademiaren partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Akademiaren partaide ospetsuenak:

  • Li Po (701–762) – Poeta
  • Bai Juyi (772–846) – Poeta
  • Su Shi (1037 – 1101) – Poeta
  • Yan Shu (991–1055) – Poeta, kaligrafo, (lehen ministro, 1042)
  • Ouyang Xiu (1007–1072) – Historialaria
  • Shen Kuo (1031–1095) – Kantzilerra
  • Zhang Zeduan (1085–1145) – Margolaria
  • Zhao Mengfu (1254–1322) – Margolaria, kaligrafoa, poeta (errektore, 1314–1320)
  • Huang Zicheng (1350–1402) – Jakintsu inperiala
  • Li Dongyang (1447–1516) – Ofizial inperiala, poeta
  • Ni Yuanlu (1593–1644) – Kaligrafoa, margolaira, goi mailako ofiziala
  • Wu Renchen (1628–1689) – Historialari eta matematikaria
  • Chen Menglei (1650–1741) – Irakasle, idazle
  • Zhang Tingyu (1672–1755) – Politikari eta historialaria
  • Ji Xiaolan (1724–1805) – Jakintsu, poeta
  • Yao Nai (1731–1815) – Jakintsu
  • Gao E (1738–1815) – Jakintsu eta editorea
  • He Changling (1785–1848) – Jakintsu eta ofiziala
  • Zeng Guofan (1811–1872) – Jakintsu eta militarra
  • Chen Lanbin (1816–1895) – Diplomatikaria
  • Weng Tonghe (1830–1904) – Enperadorearen tutorea
  • Cai Yuanpei (1868–1940) – Hezitzailea
  • Qu Hongji (1850–1918) – Politikaria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.britannica.com/topic/Hanlin-Academy
  2. Lewis, Mark Edward. China's Cosmopolitan Empire. The Tang Dynasty (en anglès). Harvard University Press, 2012, 38.or. ISBN 9780674033061.
  3. Norman Wild (1945). «Materials for the Study of the Ssŭ i Kuan 四夷(譯)館 (Bureau of Translators)». Bulletin of the School of Oriental and African Studies, University of London 11. 617-640.or. JSTOR 609340.; 617-618.or.
  4. https://www.ecured.cu/Academia_Hanlin

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]