Edukira joan

Hapalemur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hapalemur
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaLemuridae
Generoa Hapalemur
Espezieak
Banaketa mapa

Hapalemur Lemuridae familiako primate lemuriforme genero bat da. Batzuetan Bambu lemurrak ere deitzen zaie. Lemur guztiak bezala Madagaskarren baino ez da bizi. Bost espezie ezberdin ezagutzen dira eta lehen Hapalemur simus izeneko espeziea orain Prolemurren barruan sartzen da.

Ile gris-marroixka dute, espezie ezberdinen arabera aldakorra. Euren muturrak laburrak dira eta belarriak biribilduak eta iletsuak dira. 26 eta 46 zentimetro arteko tamaina dute eta isatsak tamaina berdintsua izaten du. 2,5 kilogramorarteko pisua izaten dute.

Bambua hazten den basoak nahiago izaten dute bizitzeko. Egunean zehar bizi badaitezke ere normalean aktiboak dira eguzkia ateratzen den arte. Zuhaitzetan bizi dira baina batzuetan zoruan ere bizi daitezke. Hapalemur alaotrensis espeziea Alaotra lakuaren inguruan bizi da eta igeri egin dezake, gainontzeko lemurrek ez bezala.

Taldeek 3 eta 5 kide artean dituzte, ziurrenik familia bat. Komunikatzeko soinu ugari dituzte. Haurdunaldiak 135 eat 150 egun artean irauten du, normalki irailetik urtarrilera. Kumaldi bakoitzeko kume bat edo bi izaten dituzte. Titia kentzen diote 4 hilabete dituztenean eta bi urte dituztenean guztiz helduak dira. 12 urte inguruko bizi-itxaropena dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hapalemur Aldatu lotura Wikidatan