Lemuriformes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Strepsirrhini azpiordenako Madagaskarko primate endemikoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «lemur (argipena)».
Lemuriformes
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
(mailakatu gabea): Euprimates
Azpiordena: Strepsirrhini
Infraordena: Lemuriformes
Lineo, 1758
Familiak
Hedadura mapa
Fitxategi:Madagascar (orthographic projection).svg, Halbmakai world.png

Lemuriformes Strepsirrhini azpiordenaren bi taldeetako bat da. Oro har lemur izenarekin dira ezagunak, baina izen hori ez da oso zehatza, lemur gisa izendatzen diren taldeetako batzuk ez direlako primateak ere.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemuriformesak modu naturalean Madagaskarren bizi dira (eta inguruan dauden irletako batzuetan, nahiz eta gizakiek sartu zituztela uste den). Fosilen ebidentziak adierazten duenean Madagaskarrera Afrikatik iritsi ziren hau Gondwanatik bereizi ondoren.[1] Bitartean euren arbasoak munduan zehar hedatu ziren gaur egun ezagutzen ditugun primate espezie ezberdinak emateko, baina Madagaskarren erasotzaile zuzenik ez zutenez intsularitate egoera eman zen. Bertan espezie ugaritan bereizi ziren eboluzioaren ondorioz. Txikienek 30 gr dituzte (Microcebus myoxinus) eta primaterik txikienak dira. Indriak 10 kilogramoko pisua da eta Lemuriformerik handiena da. Hala ere egon dira gizakiak desagertarazitako hainbat espezie, horietako batzuk 240 kg arteko pisuarekin.[2] Hauek inoiz egon diren primaterik handienak ziren. Orokorrean txikiak direnak gauez bizi dira eta handiak direnak egunean zehar.

Cheirogaleidae familiakoak orojaleak dira. Euren dietan fruituak, loreak eta hostoak daude eta intsektu, armiarma eta ornodun txikiak. Beste Lemuriforme guztiak belarjaleak dira nahiz eta batzuetan intsektuak jan.

Lemuriformeek kontrajarri ahal diren erpuruak eta behatz luzeak dituzte, baina euren isatsak ezin dira bildu. Atzaparren ordez azkazalak dituzte. Espezie guztiek tapetum lucidum bat dute gauez ikustea baimentzen diena. Uste denez oso kolore gutxi ikus ditzakete baina horren ordez oso usaimen ona dute.[2]

Lemureek gizarte matriarkala dute. Batez ere zuhaitzetan bizi dira eta gora eta behera mugitzen dira zuhaitzean zehar, Lemur catta ezik, batez ere lurrean bizi dela.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemuriformes
Lemuroidea[3]


Lemuridae



Diademed Sifaka (Propithecus diadema).jpgIndriidae




Lepilemuridae




Dwarf Lemur.jpgCheirogaleidae




Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie guztiak bizi dira arriskuan eta asko azkeneko mendeetan desagertu dira. Euren bizi esparrua oso txikia denez hauen aldaketak desagerpenak ekar ditzake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. What's a lemur?
  2. a b Strier, Karen B. Primate Behavioral Ecology Allyn and Bacon, Boston, 2000.
  3. Tree of Life: Strepsirrhini

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lemuriformes Aldatu lotura Wikidatan