Hardy-Ramanujan zenbakia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1729 zenbakia Hardy-Ramanujan zenbakia bezala ezagutzen da ere.

Zenbaki hau, bi zenbaki positiboen kuboen baturekin bi era desberdinez adierazi daitekeen zenbaki naturalik txikiena da. Gainera, taxicab zenbakien bigarren zenbakia da.

Bernard Frénicle de Bessyk aipatu zuen lehenengo aldiz 1657an baina ez zen oso ezaguna Godfrey Harold Hardy eta Srinivasa Ramanujanen arteko berriketaldira arte. Hona hemen haien arteko eztabaida:

Gogoratzen dut nola behin, bera Putney-n gaixorik zegoelarik, bisita egitera joan nintzela. 1729 zenbakidun taxia hartu nuen, zenbaki hori aspergarria zirudien, seinale txarra izan ez zedin espero nuen.

—Ez— erantzun zidan berak, —zenbaki interesgarria da; bi zenbaki positiboen kuboen baturekin bi era desberdinez adierazi daitekeen zenbakirik txikiena da—.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.