Edukira joan

Harley-Davidson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harley-Davidson
Datuak
Izen ofiziala
Harley-Davidson, Inc.
Izen laburraH-D
Motamotorcycle manufacturer (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaingeniaritza mekanikoa eta automobilgintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaJochen Zeitz (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaJochen Zeitz (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
LiveWire (en) Itzuli
Legezko formakapital irekiko enpresa eta Business Corporation (mul) Itzuli
Zeren jabe
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1903
Sortzailea
SorlekuaMilwaukee
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: harley-davidson Twitter: harleydavidson Instagram: harleydavidson Youtube: UCbqVd7XZqpqidIpdblY9dhQ Pinterest: harleydavidson Edit the value on Wikidata

Harley-Davidson Estatu Batuetako motozikleta fabrikatzaile bat da.

Harley-Davidson motozikletak 1903an Milwaukee hirian 21 urteko William Harley eta 20 urteko Arthur Davidson gazteak fabrikatzen hasi ziren; horretarako, Davidsonen garajean motordun bizikleta baten prototipoa sortu zuten, 3 m. zabal eta 5 m luze. 1903ko abuztuaren 28an Harley-Davidson Motor Company enpresa eratu zuten, eta egun hartan bertan ekoizpenari buru-belarri ekin zioten.

Lehen motorrak Davidson familiaren atzeko patioan garatu ziren. Gerora, 1904an, lehen lehiaketa motorra agertu zen. Urte hartatik aurrera, arrakasta handiz saldu zituzten eta 1914an, ekoizpena 16.000 unitate ingurukoa zen. Hiru urte geroago, Lehen Mundu Gerran, Estatu Batuetako hornitzaile bihurtu zen.

1929an AEBetan izandako krisi ekonomiko larrian, modeloak garai latzetara egokitu zituzten eta marka ez zen galdu.

Davisonek kontratu berria lortu zuen gobernuarekin: Bigarren Mundu Gerran, estatubatuar armada hornitzeak konpainia urrezko garaira eraman zuen: Koreako gudara iraun zuen. Gero Jeep marka aukeratu zuten Amerikako hornitzailetzat. Bitxikeria gisan, Bigarren Gerra Mundialetik itzuli ziren soldaduak Choppers motatako motorrak egiten hasi ziren: pieza gutxi zituzten, arinagoak eta azkarragoak izateko.

Alabaina, hurrengo urteetan, konpainiak izen ona galdu zuen; gainera, zergak gero eta altuagoak ziren eta Hollywoodek Harley Davidson marka estereotipo txartzat jo zuen bere filmetan: gaiztotzat hartzen zituzten Harley batean zebiltzanak.

1969an Amerikan Machinery and Foundry enpresak konpainia erosi eta aldaketa batzuk ezarri zituen, baina horrek motorren kalitatea okertu zuenez, langile asko grebara joan ziren: enpresari gastu handiak sortu zizkioten eta lehen postua galdu zuten, japoniar marken aurrean.

2002 Softail Heritage Classic.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]