Harpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thaurac-eko harpea

Harpea[1], halaber haizpea, harkaizpea, harpe-zuloa edo lurruspea, harkaitz batean, askotan haren oinean, dagoen sakontasun txikiko haitzuloa da. Harpeak higadura diferentzialaz eratzen dira, geruza gogor (harearria, adibidez) baten azpian errazago higatzen den beste bat dagoenean.[2] Oso ugariak dira kareharrizko mendigune karstifikatuetan, zeinetan milaka urtez, krioklastismoz (izotzaren eraginez) edota higadura kimikoaz (karbonato kaltzikoaren disoluzioaz), zabalduz joaten baitira. Bakanago bada ere, beste harri mota batzuetan ere izaten dira, batik bat bolkanikoetan (basaltoan adibidez).

Harpeak arkeologiaren aldetik garrantzi handikoak izan daitezke. Izan ere, Historiaurreko gizakiak maiz erabili zituen horrelako babeslekuak, bai era iraunkorrean (bizilekua, hilobia), bai aldi baterako (urtaro bateko kanpamentua, ehizaldietako geldigunea, lantegia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]