Harri Beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromesek aukera bilatzen dute Harri Beltzari muxu emateko; ez badute lortzen musu ematea, buelta ematen dutenean eskuekin bere norabidea zein den adierazten dute.

Harri Beltza (edo Hajarul Aswad, arabieraz: الحجر الأسود‎ al-Ḥajar al-Aswad) Kaabaren ekialdeko erpinean dagoen harria da. Masjid al-Haram edo Mezkita Handiaren erdian dago, Mekan, Saudi Arabian. Islamaren arabera errelikia garrantzitsuena da, Adam eta Evaren garaikoa musulmanen kulturaren arabera.[1]

Harriak jada erromesak jasotzen zituen Islamaren aurreko kultura paganoetan. Islamaren tradizioaren arabera Mahomak berak harria apurtu gabe jarri zuen Kaabaren paretan, 605. urtean, Mahomaren lehen errebelazioa baino bost urte lehenago. Garai horretatik aurrera askotan apurtu da harria, eta gaur egun zementoarekin lotuta dago zilarrezko marko baten barruan, Kaabaren alde batean. Fisikoki harri beltz bat da, apurtua, eta leundua jendearen eskuen ukituengatik. Islamaren arabera zerutik erori zen Adan eta Evak altare bat eraiki zezaten, eta horregatik askotan meteorito bat dela esan izan da, baina hori ez da ziurra.

Erromes musulmanek tawafaren erritoaren baitan (Kaabari bueltak eatea zirkuluan) hajja egiten daudelarik (Mekara erromesaldia) saiatzen dira gelditu eta muxua ematen, Mahomak eman omen ziona errepikatzeko.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sheikh Safi-ur-Rehman al-Mubarkpuri. (2002). Ar-Raheeq Al-Makhtum (The Sealed Nectar): Biography of the Prophet. Dar-us-Salam Publications ISBN 1-59144-071-8..
  2. Elliott, Jeri. (1992). Your Door to Arabia. R. Eberhardt ISBN 0-473-01546-3..
  3. Mohamed, Mamdouh N.. (1996). Hajj to Umrah: From A to Z. Amana Publications ISBN 0-915957-54-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]