Itxaropena (argitaletxea)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Itxaropena (argitaletxea)
Datuak
Motaargitaletxea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1932
webgune ofiziala

Itxaropena argitaletxea 1932an sortu zuen Zarautzen Patxi Unzurrunzagak (1906-1984). Euskal kulturaren garapenean lan handia egin zuen lantegi horrek; nolabait, gerra osteko euskal liburugintzaren oinarriak jarri zituen, bereziki Kulixka sorta bildumaren bitartez.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentsura nagusi zen diktadura garai haietan eta liburu mota asko, tartean euskaraz idatzitakoak, ezin ziren plazaratu. Pedro Rocamora Franco zalea, Espainiako Prentsa eta Propaganda zuzendari orokorrak, Zarautzen igarotzen zituen udak. 1947ko irailaren 9an, Zarauzko Euskal Jaietan, Patxi Unzurrunzagak zuzenean beregana jo zuen, euskaraz idatzitako poema erlijioso eta folkloriko batzuen argitalpen lizentzia eske. Denen ezusterako, Rocamorak entzun eta onartu egin zuen. Hiru urte geroago, 1950eko hamarkadan eman zituen Kuliska sortak lehen urratsak: susmorik sortu gabe, inor minduko ez zuena, auto-zentsura, Espainiako zentsuraren baimenak...[2]

1952 urtean argitaratu zen Kuliska sortako lehen liburua: Noni eta Mani, Svenssonen eleberri laburra; lan hura Plazido Muxikak euskaratu zuen. Liburu sorta berriak guztira 76 lan bildu zituen, literaturako esparru desberdinetakoak: olerkia, eleberria, saiakera, antzerkia, bertsolaritza, historia edota itzulpenak. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Jon Etxaideren Joanak joan; Salbatore Mitxelenaren Arraun ta amets; Txomin Agirreren Kresala eta Xabier Lizardiren Bihotz-begietan, Joan Antonio Mogelen Peru Abarka; Camilo José Celaren Paskual Duarteren sendia eta Ernest Hemingwayren Agurea eta itxasoa...[2]

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako gerraren ondoren euskaraz argitaratzen hasi ziren lehenengo argitaletxeetakoa izan zen, 1952an eraturiko Kulixka sorta bildumaren bitartez. Ordudanik, laurogei baino euskal izenburu gehiago argitara eman izan du argitaletxeak. Egun, biloba Pellok kudeatzen du. Inprimaketa lanak ere egiten ditu.

Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Itxaropena argitaletxeak 36ko gerraren ostean argitaratutako Kuliska sortak jaso zuen Dabilen Elea saria. Ekitaldi berean , Patxi Unzurrunzaga omendu zuten.[3] Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz III. Liburuaren Gaua antolatzen zuten liburugintzako sektoreari lotutako elkarteek ekimenean eman zioten saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]