Haskell Curry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haskell Curry
Bizitza
Jaiotza Millis1900eko irailaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza State College (Pennsylvania)1982ko irailaren 1a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Tesi zuzendaria David Hilbert
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Pennsylvania State University

Haskell Brooks Curry (Millis, Massachusetts, AEB, 1900eko irailaren 12a - State College, Pennsylvania, AEB, 1982ko irailaren 1a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvarden egin zituen ikasketak, eta doktoregoa Göttingenen (Alemania) bukatu zuen, 1932an; tesia, Grundlagen der kombinatorischen Logik (Logika konbinatorioaren oinarriak), Hilberten zuzendaritzapean, egin zuen.

Harvarden eta Princetonen eskolak eman ondoren, Pennsylvania State Unibertsitateko irakasle izan zen 35 urtez.

Bigarren Mundu Gerran, Johns Hopkins Unibertsitatean aritu zen Fisika Aplikatuaren arloan, ikerlanean. 1966an, Amsterdameko matematika-katedra onartu zuen.

Curryk ekarpenik garrantzitsuenak Logika Matematikoaren arloan egin zituen, bereziki sistema formalen eta prozesuen teorian. Erregela inferentzialak erabiliz, kalkulu logiko bat eraiki zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere liburuen artean, Combinatory Logic (1958, Logika konbinatorioa), Robert Feys-ekin batera idatzi zuena, eta Foundations of Mathematical Logic (1963, Matematika logikoaren oinarriak) dira aipagarrienak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]