Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea
Itxura
Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea (ingelesez: Pennsylvania State University, Penn State edo PSU ere deitua) AEBetako Pennsylvania estatuko unibertsitate publikoa da. 80.000 ikasle baino gehiago ditu matrikulatuta bere campus nagusian, State Collegen, estatuko erdialdean dagoen hiri txiki batean, eta estatu osoan zehar dituen beste 19 egoitzetan. 1855ean sortu zen nekazaritza-eskola gisa, baina orain 160 ikasketa-programa baino gehiago eskaintzen ditu.[1] Unibertsitatea bere ingeniaritzako (bereziki industria ingeniaritzako), negozioetako, geografiako eta meteorologiako programengatik ezaguna da. U. S. News-en arabera, herrialdeko 50 unibertsitate eta 15 unibertsitate publikoen artean dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pennsylvania State University. Office of the University Registrar. Programs and Majors. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |