Diakritiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikur diakritiko» orritik birbideratua)

Diakritikoa, tilet[1] edo ikur diakritikoa letra bati gaineratzen zaion glifoa da. Latindar alfabetoan, diakritikoak letra modu berezi batean ahoskatu behar dela adierazteko erabiltzen dira; adibidez, azentu akutua ( ´ ) eta azentu kamutsa ( ` ), baina munduko beste alfabetoetan beste funtzio asko betetzen dituzte. Diakritiko batzuei azentu deitzen zaie. Letra baten gainean, azpian edo beste posizio batean ager daitezke, hala nola, letraren barnean edo biren artean.

Latindar alfabetoko diakritikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan beharra dago, latindar alfabetoko i eta j letretako puntua ikur diakritiko gisa sortu zela, paleografian "minimo" deitzen diren beheranzko lerroen ondoko letretatik argi bereizteko. XI. mendean agertu zen lehen aldiz ii sekuentzia (ingeníí hitzean, adibidez) eta j hizkiak, jatorrian i hizkiaren aldaera bat denez, hedaduraz jaso zuen. Zeinu diakritikoaren formak hasiera batean gaur egungo azentu akutuaren antza zuen. XV. mendean aldatzen hasi zen eta gaur egun duen itxura, puntu biribilarena, eman zion inprentan tipografia biribila edo erromatarra izenez ezagutzen denak.

Ekialdeko Europako hainbat hizkuntzatan ikur diakritikoak erabiltzen dira, bai bokaletan, bai kontsonanteetan; mendebaldeko Europan, berriz, kontsonanteen soinuak aldatzeko digrama edo digrafoak erabiltzen dira sarriago. Europako hizkuntza gehienek bokaletan erabiltzen dituzte ikur diakritikoak, baina baude diakritikorik gabeko hizkuntzak (ingelesez, esate baterako, ia ez da ikur diakritikorik erabiltzen).

Ikur diakritikoen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latindar alfabetoetan idazten diren hizkuntzetan gehien erabiltzen diren ikur diakritikoen artean honako hauek daude:

Azentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela deitzen dira jatorrian ahoskerarekin lotuta zeudelako, nahiz eta gaur egun kasu askotan hala ez izan.

Combining Diacritical Marks sarrien erabiltzen diren karaktere konbinazioen Unicode multzoa da.
  • ◌́
  • ◌̀
  • ◌̂
  • ◌̌
  • ◌̋
  • ◌̏
  • ◌̃

Puntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurbak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ◌̆
  • ◌̑
  • ◌͗
  • ◌̃
  • ◌҃

Marrak eta marratxoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marratxo horizontalak
    • ◌̄ – macron
    • ◌̱ – azpimarra

Gainjarritakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ◌̊ – gainean

Gaineko biribilkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiko biribilkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ◌̦ – azpiko koma
  • ◌̧ – cedilla (katalanez)
  • ◌̡ ◌̢ – gakoa, ezker zein eskuinean, batzuetan gainjarria
  • ◌̨ – ogonek (polonieraz)

Marka bikoitzak (bi hizkiren artekoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ◌͝◌
  • ◌͡◌
  • ◌᷍◌
  • ◌͞◌
  • ◌͠◌

Diakritiko bikoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ◌̧ ̧ – cedilla bikoitza
  • ◌̨ ̨ – ogonek bikoitza
  • ◌̈ ̈ – dieresi bikoitza
  • ◌ͅͺ – ypogegrameni bikoitza

Ikur diakritikoak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ONGI ETOŔI, euskarazko diakritiko zaharkitu bat 21. mendean ikusgai.

Ñ letrak duen tilet zeinua da, berez, euskarazko ikur diakritiko bakarra euskara batuaren ortografian.

20. mendean zehar ohikoa izan zen Ŕ idaztea euskaraz. Sabin Aranaren ortografian, ŕ kontsonante dardarkari hobikaria izan zen.[2] Egun, ortografia hori zaharkiturik dago eta euskal alfabetoan, silabaren amaieran r eta bokalen artean rr erabiltzen dugu.

Gazteleraz, frantsesez edo Europako gainerako hizkuntzetan azentu grafikoak erabiltzen direnean, Euskaltzaindiak libre uzten du euskaraz izen horiek idazterakoan, azentuarekin edo azenturik gabe idazteko aukera: Málaga/Malaga, Orléans/Orleans, Øresund/Oresund... biak ondo kasu hauetan, beraz[3]. Adibide horien esteketan ikusten den bezala, Wikipedia honetan diakritikoak dituzten formak hobesten dira idazketan.

Marañón, Nafarroan: Ñ du herri izenak, euskarazko tilet berezko bakarra, eta baita Ó azentuduna; horrekin idazteko gomendatzen duelarik Euskaltzaindiak.

Euskarazko baliokiderik ez duten euskal toponimiako kasuetan, adibidez Nafarroako Cintruénigo edo Cárcar; Euskaltzaindiak azentua erabiltzea gomendatzen du, baina ez herritarra adierazteko forma gehigarrietan: cintruenigoar, carcartar[3].

Arabiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabeto pertso-arabiarrean honako ikurrak aurki daitezke

  • (ئ ؤ إ أ eta soilik ء) hamza
  • (ــًــٍــٌـ) tanwīn (تنوين) sinboloak
  • (ــّـ) shadda
  • (ٱ) waṣla
  • (آ) madda
  • (ــٰـ)
  • (حركات ḥarakāt (edo تشكيل tashkīl)
    • (ــَـ) fatḥa (a)
    • (ــِـ) kasra (i)
    • (ــُـ) ḍamma (u)
    • (ــْـ) sukūn (sin vocal)

Indiako abugida alfabetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako abugida erako alfabetoetan (Devanagari eta beste batzuk), bokalek zeinu propioak badituzte, baina era berean zeinu diakritiko gisako agerpen gehigarri bat daukate, zeina kontsonanteekin bateratzean, zeinu silabiko bat osatzen den[4].

Hona sanskrito klasikoko adibidea, devanagari alfabetoan, bokal/diakritikoak gorriz kontsonante bati gehiturik:

Irudi honetan क(Ka) ikusten da bokal ikur diakritikoekin, hau da: ◌T, T ᷇◌, ◌ T᷆, ◌͜, ◌̯, ◌̜̜, ◌̙ eta abar.

Beste taula honek Oriya hizkuntza eta alfabetoko bokal/diakritikoen portaera erakusten du, adibideko kontsonante batekin lotutakoan:

Diakritikoak - Kontsonanteei gehituz, konts + bokal silabak dira / adibideak କ୍ k letrarekin
ି
ā i ī u ū r̥̄ l̥̄ e ai o au
କା କି କୀ କୁ କୂ କୃ କୄ କୢ କୣ କେ କୈ କୋ କୌ
ki ku kr̥/kru kr̥̄/kru kl̥/klu kl̥̄/klu ke kai ko kau

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. tilet | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  2. Arana eta Goiri'tar, Sabin. (1896). Amorrortu, Sebastián de ed. Lecciones de ortografía del euskera bizkaino. Bilbo: Bizkaya'ren Edestija ta Izkerea Pizkundia, 32 or..
  3. a b «azentu grafikoa erdal izenetan - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. «Is Syllabics an Abugida?» www.languagegeek.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]