Hizkuntza erromantzeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hizkuntza erromantze» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Erromantze hizkuntza nagusien hedapena: frantsesa (urdinez), gaztelera (berdez), portugesa (marroiez), italiera (horiz) eta errumaniera (gorriz).
Erromantze hizkuntzen egungo hedapena Europan.

Hizkuntza erromantzeak, neolatindarrak ere deituak, latin arruntetik (herritarrek mintzatutako latina) datozen hizkuntzak dira. Hizkuntza italikoen azpitalde bat dira eta azken horiek indoeuropar hizkuntzen azpitaldea dira.

Erromantze hizkuntzak Europako hegoalde ia osoan mintzatzen dira, Erromatar Inperioa zenaren eremuan, beraz. Erromantze hizkuntzen izenaren jatorria, horrela, Antzinako Erroman dago, bertako jentilizioan ("romanus"), haiz zuzen.

Erromatar hitza erromantze hizkuntza betez aritzeko erabili zen lehen aldia Tourseko kontzilioan izan zen, 813an. Kontzilio horretan, lehen aldiz latinetik bereizitako mintzaira arrunt bat hizkuntza gisa izendatu zen. Zehazki, frantsesaren aurrekari bat da, rustica romana lingua edo roman izendapena hartzen duena.

Latin arruntaren garapena erromantze hizkuntzekiko, grosso modo, honela labur daiteke:

  1. K. a. 200 eta 400 artean, gutxi gorabehera: latin arruntaren tokian tokiko formak.
  2. 500 eta 600 artean: forma horiek banatzen hasi ziren.
  3. 800etik aurrera: hizkuntza erromantzeak badirela onartzen da.

Erromantze hizkuntzen aniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantze hizkuntzen arteko ulergarritasun-mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ethnologue-ren arabera[1].

% Frantsesa Katalana Italiera Portugesa Erromantxea Errumaniera Gaztelania Sardiniera
Frantsesa 85 89 75 78 75 75 80
Katalana 85 87 85 76 73 85 75
Italiera 89 87 76 78 77 82 85
Portugesa 75 85 76 74 72 89 78
Erromantxea 78 76 78 74 72 74 74
Errumaniera 75 73 77 72 72 71 74
Gaztelania 75 85 82 89 74 71 76
Sardiniera 80 75 85 78 74 74 76

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantze hizkuntzen artean, eta latinaren eta haien artean, antzekotasun lexikalak zein gramatikalak handiak dira. Antzekotasun horiek esanahi bera duten esaldiak ageri diren ondorengo adibideetan ikus daitezke:

Latina (Illa) Claudit semper fenestram antequam cenat.
Aragoiera Ella tranca / zarra siempre la finestra antis de zenar.
Asturiera Ella pieslla siempre la ventana / feniestra primero de cenar.
Bergamasquera (Lé) La sèra sèmper sö la finèstra prima de senà.
Boloniera (Lî) La sèra sänper la fnèstra prémma ed dsnèr.
Erromantxea Ella clauda / serra adina la fanestra avant ch'ella tschainia.
Errumaniera Ea închide totdeauna fereastra înainte de cină.
Frankoprovenzera (Le) Sarre toltin / tojor la fenétra avan de goutâ / dinar / sopar.
Frantsesa Elle ferme toujours la fenêtre avant de dîner / souper.
Friuliera Jê e siere simpri il barcon prin di cenâ.
Galiziera (Ela) Pecha sempre a fiestra / xanela antes de cear.
Gaztelania (Ella) Siempre cierra la ventana antes de cenar.
Italiera (Ella / Lei) chiude sempre la finestra prima di cenare.
Katalana (Ella) Sempre tanca la finestra abans de sopar.
Korsikera Ella chjudi sempre u purtellu primma di cenà.
Leonera Eilla pecha siempres la ventana primeiru de cenare.
Milanera (Lee) La sara semper su la finestra primma de disnà.
Mirandera Eilha cerra siempre la bentana / jinela atrás de jantar.
Montañera Ella pieslla siempri la ventana enantis de cenar.
Napoliera Essa nzerra sempe 'a fenesta primma 'e magnà.
Normandiera lli barre tréjous la crouésie devaunt de daîner.
Okzitaniera (Ela) Barra sempre / totjorn la fenèstra abans de sopar.
Perizkiera (Ena) Cerovâ suempre la velustra atratès dî zzenar.
Piemontera Chila a sara sèmper la fnestra dnans ëd fé sin-a/dnans ëd siné.
Portugesa (Ela) Fecha sempre a janela antes de jantar.
Sardiniera Issa serrat semper sa bentana antes de chenare.
Siziliera Idda chiudi sempri la finestra àntica di pistiari / cinari.
Valoniera Ele sere todi li finiesse divant di soper.
Veneziera Ła sara sènpre ła finestra prima de senàr.

Erromantze hizkuntzen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantze hizkuntza bakoitzaren hiztunen portzentajea hizkuntza-taldeko hiztun guztiekiko.
Erromantze hizkuntzen sailkapena.

Erromantze hizkuntzak bederatzi taldetan sailkatzen dira, eta haietako bakoitzean hainbat dialekto bereizten dira. Dialekto horiek hizkuntza maila izatea edo ez, arlo politikoaren eragina da, hizkuntza berarena bainoago. Horrela, erromantze hizkuntzek continuum bat osatzen dute, eta hainbatetan euren arteko desberdintasunak ia ezin dira nabaritu ere egin. Hortaz, ondorengo zerrendan hizkuntza ezagunenak soilik agertzen dira (parentesi artean, hizkuntza bakoitzean duen izena eta agerpen ezagunenaren urtea):

  • Dalmaziera, XIX. mendetik hizkuntza hila. Hainbat dialektotan banatuta zegoen. Dalmazierari, halaber, loturik zegoen egun oraindik hitz egiten den istriotera. Unescoren arabera, azken hori galtzeko arrisku larrian dago.
  • Frankoprovenzera edo arpitana (francoprovensal edo arpitan, XIII. mendea, Marguerite d'Oingt-en Méditations). Hainbat aldaera ditu eta galtzeko arrisku larrian dago.
  • Okzitano-erromantze hizkuntzak:
    • Katalana (català, XII. mende bukaera). Valentziera haren aldaera da.
    • Okzitaniera (occitan edo lenga d'òc, X. mende bukaera). Oc hizkuntzaren barne hainbat mintzaira sartzen dira (lemosiera, auverniera, vivaro-alpinera, languedocera, proventzera eta gaskoia. Patois mespretxuzko izenarekin ezaguna da.
  • Erretro-erromantze hizkuntzak
    • Erromantxea (rumantsch). Bost dialekto idatzi ditu.
      • Inter-erromantxera (rumantsch grischun). Erromantxe batua, erromantxe dialektoek maila jasoan erabiltzeko adierazpidea izan dezaten egindako saioa.
    • Ladinera (ladín).
    • Friuliera (furlan).

Goikoez gain, badira egile batzuen iritziz hizkuntza estatusa duten beste hainbat hizkuntza. Horrela, oïl hizkuntzen barnean, normandiera, xanpainera edota galoa aipa ditzakegu, besteak beste. Italiar hizkuntzen artean, veneziera, emiliano-romagnoloa edota ligurierarekin gauza bera gertatzen da.

Horrekin batera, trantsiziozko hainbat mintzairen izaera ere zalantzazkoa da, benasquerarekin gertatzen den bezala (katalana eta aragoieraren artekoa, nahiz eta gehienetan bigarrenaren aldaera gisa hartu). Halaber, hainbat egileren aburuz, galizierak eta portugesak hizkuntza bera osatze dute (galaikoportugesa), nahiz eta galizierak gaztelaniaren gertuko ortografia bereganatu duen.

Kreolerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mende bukaeratik aurrera, Europako zenbait herrialdek aurrera eramandako esperientzia kolonialistaren eraginez, erromantze hizkuntzak (gaztelania, portugesa eta frantsesa, batez ere) mundu osoan zehar hedatu dira. Hala ere, hainbat lekutan bertako hizkuntzekin edota beste atzerritar hizkuntza batzuekin nahastu ziren eta kreolera izena hartzen duten mintzairak sortu. Hona hemen kreolera nagusietako batzuk:

Asmatutako hizkuntza eratorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantze hizkuntzetan oinarritzen dira hizkuntza eratorri horiek. Haien asmoa hizkuntza guztien artean neutral izateko saiakera egitea zen. Haien artean esperantoa, interlingua eta romanica hizkuntzak ditugu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ethnologue, Languages of the World, 15. edizioa, SIL International, 2005.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hizkuntza erromantzeak Aldatu lotura Wikidatan