Edukira joan

Hatz-belar dontzeila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hatz-belar dontzeila
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaMelitaeini
GeneroaMelitaea
Espeziea Melitaea parthenoides
Banaketa mapa

Hatz-belar dontzeila (Melitaea parthenoides) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Hatz-belar dontzeila Nymphalidae familiako tximeleta bat da[1]. Europa hego-mendebaldean hedatzen da, Iberiar penintsulan, Frantzia hegoaldean eta Alpeetan, Alemaniako zatian, Suitzakoan eta Italiakoan[2].

Kolore horixka nagusitzen zaio hegaletan. Goialdean lerro eta gelaxka marroi-arreak ditu eta ertzean lerro zuri batek apaitzen du. Azpialdean ordea argiagoa da, lerro zuriak tartekatzen baitira gela horixketan. Arra emea baino ilunagoa izaten da[3]. 28 eta 34 mm arteko hego zabalera hartzen du.

Tximeleta honek Plantago generoko landareen hostoen azpialdean jartzen ditu arrautzak, ezpata-plantainean bereziki[4]. Horregatik beldarra landare horretaz elikatzen da eta maiatza eta ekaina artean ateratzen da tximeleta heldua. Uda aldean bizi zikloa azkartu etaabuztua eta iraila artean bigarren belaunaldi bat izaten du. Altuera handiko ekosistematan belaunaldi bakarra izaten du urte bakoitzean[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tolman, Tom. (2011). Mariposas de España y Europa. (2a ed. argitaraldia) Lynx ISBN 978-84-96553-84-2. PMC 930845316. (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  2. «Melitaea parthenoides» www.butterfliesoffrance.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  3. «GRANADA NATURAL Melitaea parthenoides (reverso-hembra)» granadanatural.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  4. (Ingelesez) «Melitaea parthenoides» Natusfera (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  5. «Melitaea parthenoides - LepiWiki» lepiforum.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]