Hauteskundeak Barañainen

Wikipedia, Entziklopedia askea

2007ko maiatzeko hauteskundeen ondoren Floren Luki aukeratu zuten Barañaingo alkate. Orduan UPNk hamar zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik sei zinegotzi, PSNek 4, eta Ezker Batuak zinegotzi bakarra. Floren Lukik Nafarroa Bai, PSN eta Ezker Batuko zinegotzien botoa jaso ondoren eskuratu zuen alkatetza. 2008ko apirilaren 25ean, PSN alderdiak iritzia aldatu eta UPNrekin batera, alkatearen aurkako zentzura-mozioa aurkeztu zuen[1] alkatea kargutik kenduz. Horren ondorioz, UPN alderdiko Jose Antonio Mendibe da Barañaingo alkate berria.

2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Barañaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Botoen %a Zinegotziak
UPN 4.175 %39,21 10
Nafarroa Bai 2.825 %26,53 6
PSN 2.051 %19,26 4
NEB 762 %7,16 1
CDN 313 %2,94 0
Ciudadanos Independientes por Barañain (CIB) 300 %2,82 0

Baliogabeko botoak 583 izan ziren (emandako guztien %5,19) eta 222 boto zuri izan ziren (botoen %2,08). Abstentzioa %29,71koa izan zen.

2011n berriro ere UPNko (7 zinegotzi) Mendibe atera zen alkate PPko botoa ere jaso zuela. UPNren aurrean gobernu alternatiboa lortzearren Bilduk (3) PSNri (4) eman zion botoa baina honek NaBai 2011rekin (4) zuen akordioa azken orduan apurtu zuenez NaBaik -eta (I-Ek (2)- beren hautagaien aldeko botoa eman zuten[2].

Barañaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 2.868 7
NaBai 2011 1.794 4
PSN 1.581 4
Bildu 1.534 3
I-E 913 2
PP 669 1
CDN 214 0
DNE 94 0

2015eko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bilduko hautagai Oihaneder Indakoetxea hautatu zuten alkate. Nahiz eta UPN izan zen boto gehien jaso zuena, Oihanederrek Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra/Equo eta Participando Barañain taldeen babesa jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]